Euskomedia2007an Revista Internacional de los Estudios Vascos - Nazioarteko Euskal Ikaskuntzen Aldizkaria aldizkariaren lehenengo mendeurrena betetzen da. Hori ospatzeko egingo diren ekitaldien artean, Euskomedia Fundazioak webgune berezi hau prestatu du aldizkarien eduki esanguratsuenen aurkezpen gisa. Eusko Ikaskuntzak antolatu ekitaldien berri bere webgunean jaso daiteke.
RIEVeko zuzendariak garai historiko bakoitzean Euskal Herriko ikertzaileen artean esanguratsuenetakoak izan dira.
RIEV aldizkaria 1907an sortu zen Julio Urquijoren bultzadaz.
Gregorio Monrealen Una historia de la Revista Internacional de los Estudios Vascos = Nazioarteko Euskal Ikaskuntzen Aldizkaria = Revue Internationale des Etudes Basques artikuluak 1907-2000 urte bitarteko Nazioarteko Euskal Ikaskuntzen Aldizkariaren (RIEV) bilakaera aurkezten du, hiru aldi bereiziz bakoitza bere ezaugarriekin. Aldizkaria sortu zenetik Julio de Urquijok zuzendua orduan, eta laster Eusko Ikaskuntzan integratua mundu osoko euskalarien topalekua izan zen. Aldizkariaren edukiak funtseko ekarpena izan ziren euskal kulturarentzat. Diktaduraren berrogei urteko ezinbesteko etenaren ondoren, Aldizkari hau bere zientzia eta kultura funtzioa mende amaierako Euskal Herriko testuinguruari egokitzen saiatu da.
Nazioarteko aldizkari bat izanik, hainbat hizkuntza erabili da RIEVen artikuluak idazteko. Hona hemen hizkuntza horietako artikuluen aukeraketa bat.
Egile garrantzitsu askok hartu du parte RIEVen. Jarraian, egile hauetako batzuen aukeraketa bat topatuko duzu. Izenean klik eginez idatzi dituzten artikuluen zerrenda jasoko duzu.
Artikulu moduan argitaratutakoez gain, RIEVek lan monografikoak ere argitaratu ditu hainbat zenbakitan banatuta. Lan hauek bai literarioak bai zientifikoak dira. Eskubialdean agertzen den zerrendan, Juan Plazaolaren Arte Vasco saila osatzen duten artikuluetara loturak topatuko dituzu. Hemen behekaldean RIEVek egindako klasikoen berargitarpenak daude.