Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Monografikoak > Protesta Foral

Protesta Foral

Nafarroako Foru Protesta Liburuan 1893an Foruen alde egin zuten 125.000 herritarren sinadurak biltzen dira, 'Gamazada' izena hartzen duen mugimendua izanik.

Izen hori ematen zaio Nafarroan Foruen inguruan gertatu zen iskanbila garaiari. Berau 1893ko udaberrian hasi zen eta hurrengo urteko otsaila arte iraun zuen, hilabete horietan zehar 1841eko foru legeen eskutik probintzia honetan zeukaten zerga-autonomia bertan behera geratzeko mehatxua bizi izan baitzuten.

German Gamazo liberalak, Ogasun ministroak aurkeztu zuen Estatuaren aurrekontuei buruzko lege berriaren 17. artikulua zen mehatxu horren zio nagusia. Madrileko Kazetan proiektua aurkeztu zen une beretik (1893ko maiatzak 11), Nafarroako gizarteak horren kontra egin zuen aho batez, eta politikari guztiek ere artikulu horren aurka agertu ziren. Honela zioen: "Gobernuak berehala erabiliko du 1877ko uztailaren 11ko legearen 8. artikulua egun indarrean dauden kontribuzio, errenta eta zergak Nafarroako probintzian ezartzeko, lege honen bitartez erresumako beste probintzietan ere horiek ezartzen direlarik".


Gatazka Gorteetan eta kalean bizi izan zen. Foru Aldundiak gaitzespen oharra kaleratu eta gero (maiatzak 16), Nafarroako Udalek, legebiltzarkideek eta merindadeek ere beste hainbeste egin zuten. Sinadurak bildu ziren eta gizarte osoa kalera atera zen maiatzaren 28an bost hiriburuetan proiektuari kontra egiteko asmo biziz berau bozkatzeko garaia heltzen zenean. Alderdi bat, Lopez Zabalegiren taldea alegia, armetan ere altxa egin zen. Ekainaren 4ean manifestaldi erraldoia antolatu zuten Iruñeako kaleetan barrena. Aztoramena Euskal Herri osoan zehar zabaldu zen.

Portadas
Introducción
Dedicatoria
Contraportada


Protesta ForalMunicipios