Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskararen Nazioarteko Egunaren prentsaurrekoa
BERTSOLARI GAZTEAK
2007ko edizioan urrats berri bat eman nahi izan du, euskal gazteengana zuzenduz. Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahi dugu eta horregatik, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Bertsolariak
Gaia: Euskara eta inmigrazioa
Gaia: Euskara eguneroko bizitzan
Gaia: Euskara ondare bezela
Gaia: Euskara bitartez mundura
Gaia: Euskara eta gazteak
Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile,
bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiarekin eman
zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean nahiz Txapelketetan emaitza
bikainak lortu izan ditu. Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean
eta bestela saltsa askotan dabil.
[
Xabi Payaren biografia osoa]
Gaia: Euskara eta immigrazioa
Mundua ez da inoiz gelditzen
beti mugi eta mugi
bere gaineko oin aztarnen
ispilu eta irudi
erreka batek bereizten du
mundu bat eta mundu bi
igerian joan zintezke
eta uretan isuri
baina hizkuntzak batzen ditu
mutur bi ezker eskubi
utzi euskarari izaten
zure bide eta zubi (bis)
Lurra bat bakarra da baina
zenbat lur eta lurralde
lurrazala ez da egiten
bere gainekoen jabe
lurra norberak egiten du
belar harri edo hare
lur bakoitza ezberdina da
iragan eta ondare
euskal herrira etorzen da
etorkin asko halare
euskal herrira iristera
sekula iritsi gabe (bis)
Sustrai Kolina
1982ko udazkenean 4,5 kilorekin sortu zen haurrari Sustrai jarri zioten izena. Txikitatik
pilotari izan nahi zuen Sustraik eta bost urterekin eman zituen bere lehen
pilotakadak. Hamabi urterekin bertsoa utzi zuen bezala utzi du pilota hamazazpirekin.
Dena den, pilotazale izaten jarraitzen du eta ez dio Go?iri begirik kentzen.
Gaur egun, argi dago ez dela pilotaria izango. Agian, tonbolan, bertsolari
izatea tokatuko zaio. Kontuak kontu, Sustrai izaten segitzen badu zoriontsua
izango da. Berriako zutabegile lanetan aritzen da. Hendaiako bertso-eskolako
irakaslea.
[
Sustrai Kolinaren biografia osoa]
Gaia: Euskara eguneroko bizitzan
Ene euskara beti
mudan bezain mugan
noiztik zabiltza egun
hobeen menturan
ezidazu galdetu
maitatzen zaitudan
ez ta zenbat ostiko
eman dizkizudan
ezidazu galdetu
maitatzen zaitudan
mundu oso bat ikusten
baldin badut zugan
Zuri esker izan naiz
ulerkor taliban
nekagaitz nekagarri
maitekor "hooligan"
zure hitzen munduak
azaldu baizidan
urrea ez dela beti
egoten diztiran
zure hitzen munduak
azaldu baizidan
mundu osoago bat
zegoela nigan
Ikastola
garaian Serapio Lopezek animatuta hasi zen Gasteizko bertso eskolan. Hamalau
urte arteko Eskolarteko Txapelketetan parte hartu zuen, Bizkaian hasieran
eta Arabako ordezkari bezala gero, hemezortzi urte bete arte. Ez zegoen bat-batean
egiten zuen beste gazterik. Arabako Bertsozale Elkarteko arduraduna da egun.
Bertsolari bezala San Prudentzio sariketan parte hartzen hasi zen hamabost
bat urterekin. Zortzi urtez egon da finalean eta hiru aldiz jaso du bigarren
saria. Osinalde sariketan parte hartu du bi urtez; bietan finalera pasatu
da. Txapeldunorde askotan izan da, San Prudentzio sariketan eta Arabako Txapelketan.
[
Oihane Perearen biografia osoa]
Gaia: Euskara ondare bezela
Iruña Veleia edo
bestela Lazarraga
atera argitara
gure eskemak apurtzea
ez dadila izan traba (bis)
Guk ere jakin nahi dugu
nor izan zen Araba
lur azpiko euskara
estalita egon arren
gure ondarea da (bis)
Hainbeste arkeologo
eta historialari
begira ilunari
ta argitzen ari direla
iruditzen zait neri (bis)
baina inguruan dago
aurreiritzi gehiegi
izan dena izan bedi
barkatu eragozpenak
eta lanean segi (bis)
Uxue Alberdi
1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte. Kazetaritza ikasteko
aitzakiarekin Bilbora joan, eta 20 urtetan Suediara alde egin zuen Erasmus
bekarekin. Han idatzitako ipuin bilduma batekin Igartza bekara aurkeztu eta
eman egin zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007).
Suediatik Bilbora itzuli eta jendaurrean abestera animatu zen Santutxuko eta
Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz. 2006an kazetaritza ikasketak
amaitu eta itzultzaile lanetan dabil.
[
Uxue Alberdiren biografia osoa]
Gaia: Euskara bitartez mundura
Zirrikitutik zirrikitura
leihoak itxiz, harrotuz ura
hegoaldeko haize kolpe bat
dator badia barrura (bis)
harkaitz bustiak lehortu eta
teilatutik teilatura
euskal soinuez blaitu da
orain adatsa orraztu eta
badoa berriz mundura (bis)
Haizea libre, haizea gogor
haizea hemen ta haizea hor
udazkenean galdu den hosto
gorri bati puzka dator (bis)
euskara denez horren txikia
denez horren hosto galkor
haizetan jarri derrigor
haizea geldi dezakeenik
munduan ez baita inor (bis)
Jose
Juan Zubieta "ETXABE"
1975ean jaio zen Lesakan Txoperenborda izeneko baserrian. Hiru urterekin hasi
eta hamalau urtera arte eskolan ibili zen, ikasle txarra izaki eta hamasei
urterekin igeltsero modura lanean hastea erabaki zuen. Hemeretzi urte bete
zituen arte igeltsero lanetan aritu zen, ondoren soldaduska egiteko unea etorri
zitzaion; bederatzi hilabete pasa zituen han. Soldaduskako jira egin ostean
berriro ere lanean hasi zen herrian bertan dagoen fabrika batean. Urte pare
bat bertan eman ondoren, gidatzeko baimena atea eta kamioi batekin hasi zen
garraio lanean eta horretan jarraitzen du egun.
[
Etxaberen biografia osoa]
Gaia: Euskara eta gazteak
Euskal Herria eta euskara
zein bikote berezia
baten berezko edertasuna
ta bestearen grazia
bien artean sortu ez dadin
banaketaren hesia
zeinek zeineri eta zer eman
da ikasgai nagusia
hizkuntzak guri nortasuna ta
guk hizkuntzari bizia.
Nahiz ta bidean topa litezken
nik ez dakit zenbat traba
edozer dela ere oztopo
gainditzeko gai bagara
euskaldun gazte orotan behar
luke euskarak anpara
gazte arima, gazte odola
gaztetasunan zirrara
gu behar gaitu gure hizkuntzak
gerora biziko bada