Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Kantutegia > Informazio osoa

HALTZAK EZ DU BIHOTZIK

  • Berezko izenburua: HALTZAK EZ DU BIHOTZIK
  • Kantutegia: EUSKAL KANTAK
  • Testu normalizatua: HALTZAK EZ DU BIHOTZIK
  • Literatur incipit-a: HALTZAK EZ DU BIHOTZIK
  • Argitalpenaren urtea: 2000
  • Argitaletxea: EREIN
  • Argitalpen tokia: DONOSTIA
  • Bestelako argitalpenak 1. 1993
  • Jatorrizko azpititulua BERETERRETXEN KANTOREA
  • Berezko testua:

    1.Haltzak ez du bihotzik,
    ez gaztanberak hezurrik
    Ez nian uste erraiten ziela
    aitunen semeek gezurrik.

    2.Andozeko ibarra,
    hara zer ibar luzea!
    Hiruretan ebaki zaitan
    armarik gabe bihotza

    3.Bereterretxek oheti
    Neskatoari eztiki:
    -Habil, eta so egin ezan
    gizonik denetz ageri?

    4.Neskatuak berehala,
    Ikusi zuen bezala:
    Hiru dozena bazabiltzala
    bortha batetik bestera.

    5.Bereterretxek leihoti
    Jaun kontiari goraintzi:
    Ehun behi bazereitzola
    beren zezena ondoti.

    6.Jaun kontiak berhala,
    Traidore batek bezala:
    -Bereterrtetx, aigu bortara,
    itzuliren hiz berhala.

    7.- Ama, indazut atorra
    menturaz sekulakoa!
    Bizi denak oroit ukenen du
    Bazko gauerdi ordua!

    8.Mari Santzen lasterra
    Bost mendietan behera!
    Bi belaunez herrestan sartu da
    Lakari Bustanobira.

    9.- Bustanobi gaztea,
    ene anaia maitia,
    hitzaz onik ez balinbada,
    ene semea joan da.

    10.-Arreba, hago isilik!
    Ez otoi egin nigarrik!
    Hire semea bizi bada,
    Mauleara dun joanik.

    11.Mari Santzen lasterra
    Jaun kontearen bortara!
    -Ai, ei, eta, jauna, non duzue
    ene seme galanta?

    12.-Hik bahuena semerik
    Bereterretxez besterik?
    Ezpeldoi altuan dun hilik
    habil, eraikan bizirik...

    13.Ezpeldoiko jenteak,
    Ala sendimentu-gabeak!
    Hila hain hurran uken eta deus
    ere ez zakienak!

    14.Ezpeldoiko bukata
    Ala bukata ederra!
    Bereterretxen atorretarik
    hiru dozena omen da."


    Eusko Ikaskuntza