Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MARITXU, NORA ZOAZ?
Testu normalizatua
MARITXU, NORA ZOAZ?
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.-Maritxu, nora zoaz,
Eder galnt hori?
-Iturrira Bartolo
nahi badezu etorri.
-Iturrian zer dago?
-Ardotxo txuria.
-Biok edango degu
nahi degun guztia.

2.-Maritxu zuregana
biltzen naizenean,
poza sentitutzen det
nere barrenean.
-Bartolo, nik ere det
atsegin hartutzen,
ur bila noanean
banazu laguntzen.

3.-Maritxu, lagunduko
dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila
hango iturrira.
-Iturri eder hortan
dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko
dizkizu begiak.

4.-Maritxu, pentsatutzen
badezu ezkontzea,
lehendabiziko nitaz
oroitu zaitea.
-Zure mende jartzen naiz
denbora guziko.
-Bartolorekin gaizki
ez zera biziko."