Euskal kantutegia

Berezko izenburua
TXORIÑOA, NORAT HOA?
Testu normalizatua
TXORITXOA, NORA HOA?
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ANSORENA MINER, JOSE IGNAZIO

BEREZKO TESTUA

1. Txoriñoa, norat hoa
bi hegalez airian?
Espainiarat joaiteko
elurra duk bortian.
Joanen gaituk alkarreki
hura urtu denian.

2. San Josefaten ermita
desertuan gora da.
Espainiarat joaitean
hau da ene pausada.
Gibelerat so egin eta
hasperena ardura.

3. Hasperena, habil, hoa,
maitearen bordara.
Habil eta erran izok
nik igortzen haudala.
Bihotzean sar hakio,
hoa, eni bezala."