Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Home > Basque songbook > Detail

GUERNICACO ARBOLA

  • Particular title: GUERNICACO ARBOLA
  • Author: Iparragirre, Jose Maria
  • Songbook: COLECCIÓN DE AIRES VASCONGADOS
  • Standardized text GERNIKAKO ARBOLA
  • Literary incipit: GUERNICACO ARBOLA
  • Publication year: 1981
  • Publisher: SENDOA
  • Publication location: DONOSTIA
  • Particular text

    1. Guernicaco arbola
    Da bedeincatuba
    Euscaldunen artean
    Guztiz maitatuba:
    Eman ta zabaltzazu
    Munduban frutuba,
    Adoratzen zaitugu
    Arbola santuba.

    2. Milla urte inguruda
    Esaten dutela
    Jaincoac jarrizubela
    Guernicaco arbola:
    Saude bada zutican
    Orain da dembora,
    Eroritzen bacera
    Arras galduguera.

    3. Etzera erorico
    Arbola maitea,
    Baldin portatzen bada
    Vizcaico juntia:
    Lauroc artuco degu
    Surequin partia
    Paquian bici dedin
    Euscaldun gendia.

    4. Betico bicidedin
    Jaunari escatzeco
    Jarri gaitecen danoc
    Laster belaunico:
    Eta biotzetican
    Escatu esquero
    Arbola bicico da
    Orain eta guero.

    5. Arbola botatzia
    Dutela pentzatu
    Euscal erri guztiyan
    Denac badakigu:
    Ea bada gendia
    Dembora orain degu,
    Erori gabetanic
    Iruqui biagu.

    6. Beti egongocera
    Uda berricua,
    Lore ainciñetaco
    Mancha gabecoa:
    Erruquisaitez bada
    Biotz gurecoa,
    Dembora galdu gabe
    Emanic frutuba.

    7. Arbolac erantzun du
    Contuz bicitzeko ,
    Eta biotzetican
    Jaunari escatzeco:
    Guerraric nai ez degu
    Paquea betico,
    Gure legue zuzenac
    Emen maitatzeco.

    8. Erregutu diogun
    Jaungoico jaunari
    Paquea emateco
    Orain eta beti:
    Bay eta indarrare
    Cedorren lurrari
    Eta bendiciyoa
    Euscal erriyari.

    9. Orain cantaditzagun
    Laubat bertzo berri
    Gure provinciaren
    Alabantzagarri:
    Alabac esaten du
    Su garrez beteric
    Nere biotzecua
    Eutzico diat nic.

    10. Guipúzcoa urrena
    Arras sentituric
    Asi da deadarrez
    Ama guernicari:
    Erori etzeitzen
    Arrimatu neri
    Zure cendogarriya
    Emen nacazu ni.

    11. Ostoa verdia eta
    Zañac ere fresco,
    Nere seme maiteac
    Ez naiz erorico:
    Beartzen banaiz ere
    Egon beti pronto
    Nigandican etzayac
    Itzurerazoco.

    12. Guztiz maitagarria
    Eta oestarguiña
    Beguiratu gaitzasu
    Ceruco erreguiña
    Guerraric gabetanic
    Bici albaguiña.
    Oraindaño izandegu
    Guretzaco diña."


    Eusko Ikaskuntza