Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Home > Basque songbook > Detail

ARATUSTETAKOAK KARNABAL KANTAK

  • Particular title: ARATUSTETAKOAK KARNABAL KANTAK
  • Songbook: ONDARRU, KANTU, OTOI, ORRU...
  • Standardized text ARATUSTETAKOAK KARNABAL KANTAK
  • Literary incipit: ALKATE JAUNAN BAIMENAREKIN
  • Publication year: 1984
  • Publisher: KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
  • Publication location: ONDARROA
  • Particular text

    1.Alkate jaunan baimenarekin
    bakian gera atera,
    kalerik kale kantuan gatoz
    karnabal zelebratzera.
    Urten guztiok balkoietara
    mariñelak ikustera,
    gauza ontxo bat emon egizu
    limosneria ba zera.

    2.Asko daukanak kapoi eder bat,
    edo korda bat txorixo,
    solomo zati lodi lodi bat
    pozik estimau leikixo.
    Beste guztiak txakur txiki bat
    ori be ezta preziso,
    zerren senarrak tabernarako
    lenago kendu leikixo.

    3.Lorentzon kantak, Bartolon dantzak
    Antonio Marin barriak,
    ondo pozikan entzuten ditu
    emen dabillan jentiak.
    Urrufiñoren zortziko eta
    Soteroren komediak,
    Ez deutsa iñori gatxik egiten
    olako meriendiak.

    4.Kaleko jira eginda gero
    daukagu meriendia,
    ara juateko pozikan dabil
    gure kuadrilla guztia,
    usain gozozko tajadak janda
    gero gañian kafia,
    ez dakit zeiñek pasako daben
    karnabal azken obia.

    ERREPIKA (Estribillo)
    Juan dan urtietako
    gure kostumbria
    komeni da aurrera
    ala segitzia.
    Afari ona jan da
    gero kantatzia
    lengo usario zarrak
    betiko ez galtzia."


    Notes:

    OHARRA: Doiñu bardiñagaz abestuten dira beste bertso eta errepika oneik. Ba dirudi beste jairen
    baterako egiñak dirala, edo beste aldraren batentzat.
    Lenengo saillean "meriendia daukagu" aitatuten da. Beste onetan "apari on bat".
    Dana dala, guk bertsuak agertu nai doguz:

    Nikolas degu presidente,
    Garmendia komandante,
    oiel onela ikusi eta
    zerbaitxo eman lezake.
    Ez degu eskatzen gauza andirik
    txakur andi bat bastante,
    apari on bat ein al ba gendu
    osasuna dagon arte.

    ERREPIKA:
    Auxen da ditxa eta
    au dek umoria,
    geuri begira dago
    erririk erdia.
    Sabela betetzeko
    au da saiatzia,
    ai nere biotzeko
    Maritxu maitia!

    Eusko Ikaskuntza