Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HEMEN HELDU GERADE
Testu normalizatua
HEMEN HELDU GARA
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Hemen heldu gerade
berri on batekin,
gure enbajadore
Olentzerorekin.

2.Olentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentziyuarekin
ikatz egitera.

3.Aditu duenian
Jesus jaio dela,
laisterka etorri da
parte ematera.

Horra! Horra! Gure Olentzero:
Pip'ortzian duela
eserita dago;
kapoiak ere baitu
arrautzatxuakin
bihar merendatzeko
botila arduakin.

4.Olentzero inondik
ezin dugu ase;
osorik jan dizkigu
hamar zerri gazte.

5.Sahieski ta xolomo
makina bat heste.
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte

Horra! Horra!..."