Euskal kantutegia

Berezko izenburua
HELDU GIRA URRUNDIK
Testu normalizatua
HELDU GARA URRUNDIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Heldu gira urrundik,
Gaua bidean emanik;
Gaua bidean emanik eta
Ihauteria entzunik.

2. Landan eder gereta,
Bachenabarren Heleta...
Zerbeit merezi ginuke
Handik hunat jin eta.

3. Ametzak eder azala,
Haritz gazteak bezala...
Zu, etxeko-andre zaharra,
Etxe huntan bada zure beharra.

4. Hortxe zaude jarririk,
Koloria gorririk;
Gure zerbeiten emaiteko
Jaiki behar zira hortik.

5. Goazen, goazen hemendik,
Hemen ez duk xingarrik...
Etxe huntako gazi kutxan
Saguak humeak egiten tik."