Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZ BATEZ
Testu normalizatua
GOIZ BATEZ
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
MENDIKOTA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Goiz batez haiñen prezizki,
Ekhiaren jalkhitziareki,
Sü gorri bat da agertüren,
Eta lürra txispiltüren.

2. Ekhia da ülhündüren,
Argi guziak galdüren:
Bai eta argizagia,
Gure gaiazko argia.

3. Odeiak tira jaikiren
Eta koleran jarriren:
Haitze tenpesta irurtzirik
Orrokoz eta ....

4. Haur tipiak sabeleti
Oihü eginen azkarki:
-Jinkoa, entzün gitzazü,
Gaitzetik libra gitzazü.

5. Jesus jauna da jinen
Odei handi batetan gañen:
Bere aingürü santieki
Eta arkangelieki.

6. Baruak eta nubliak,
Mündü huntako erregiak,
Bardin dirate paubriak
Jesu-Kristez jüjatiak."