Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- BIZIA LABUR
- Testu normalizatua
- BIZIA LABUR
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- LEKUINE
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. Bizia labur, )Hiltzea segur, )bis
Gauza dudarik gabea. )
Konberti gaiten
Denbora deno;
Orai da, orai, ordua:
Oi giristino tristea.
2. Kitatuz geroz )
Mundua )bis
Xuxen da jujamendua. )
Bat bederak
Eman beharko
Bakotxak bere kondua:
Ez daite tronpa jujea.
3. Denbora betez )
Geroztik, )bis
Partitu behar mundutik.)
Nehok ez jakin
Noiz edo nola,
Biziaz gabeturik
Partitu behar mundutik."