Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ATSEGIN ARTURIK NAGO
- Testu normalizatua
- ATSEGIN HARTURIK NAGO
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- AZKAINE
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. Atsegin harturik nago dudanian jakinAdiskide berri bat duzula zuk egin.
Zuazi haren-gana eta hartzazu atsegin;
Ez dezazula nitaz sekulan galdegin.
2. Zutaz galdegin gabe luzaz bizitzeko...
Sobera zaitut maite hola kitatzeko.
Ekarriren zaituzte erreporta franko; (dautzute)
Etzaitela izan flako hoien sinesteko.
3. Ez da erreportarik, ez arartekorik
Amodiok fidela gibel dezakenik.
Zazpi urte baditu biek hitzemanik;
Ez bainuke pensatzen holako xangrinik.
4. Nihor ez laite fida orain munduari:
Aintzinetik eder eta gibeletik irri.
Hala egin deraute aspaldian neri,
Erreportak eginik ene maitiari."