Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GORPUTZ EDERRA
Testu normalizatua
GORPUTZ EDERRA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ZIBURU
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Gorputz ederra duzu arpegi pintatua
bein maitatuz geroztik ezin kitatua
Izarrez eta iruzkiz zare adoratua,
arbola ederra zera, ongi loratua

II. Duda anditan niagok, Piarres edo Gilen;
penak ematen tidak, berdin eznauk ilen.
Erremedio onak uste nuke badiren,
kausi al banezake saltzeko non diren.

III. Pausu pasatu eta itsas-egalean
erremedioketa udalen-lenean (1),
lagun bat ere banuen nik aldamenean,
ongi presuna fina, egiten denean.

VI. ¿Zer eginen dut bada, Kristo Lezokoa,
bertzek eraman berautet maite biotzekoa?
Orain bilatuko dut beste bat preskoa,
neure pena guztien konsolatzekoa.

(1) Udalen por primavera, además de las citadas localidades de AN, se
dice también en Bera y se decía un tiempo en Lequeitio (B)."