Euskal kantutegia

Berezko izenburua
XINKOAK DIZULA EGUN ON
Testu normalizatua
JAINKOAK DIZULA EGUN ON
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
OCHAGAVÍA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.-Xinkoak dizula egun on, andere aurena
-Bai eta zuri ere, galai (1) zalduna.

II.-¿Bokata latsan ari zira, andere aurena?
-Ekusi badukezu, galai zalduna.

III.-Esakuak gorri gorri tuzu, andere aurena.
-Urain barnean inik, galai zalduna.

IV.-¿Orain nun duzu senarra, andere aurena?
-Erregeren serbitzuan, galai zalduna.

V.-¿Zonbat denbora fan zela, andere aurena?
-Orai zortzi urte, galai zalduna.

VI.-¿Eztuzie familiarik, andere aurena?
-Bi alabatto tit, galai zalduna.

VII.-¿Aurrak non tuzu goizean, andere aurena?
-Eskolan tit biak, galai zalduna.

VIII.-Senarrari , fan zenean ¿zer eman zinakon?
-Seta-makones bat nik eman niozun.

IX.-So egizu ean au denez, andere aurena.
-Iduria dukezu hura bera dela.

X.-Hura ta bera duzu kau, Margarita.
.................................................."