Literatoak

Mirande Aypharsorho, Jon

Jon Chaho.

Frantziar hiriburu handian etorkin txiro, jatorri behenafar eta euskaldun ziren gurasodun Paris-en 1925ko urriaren 10ean jaiotako euskaraz idazten duen idazlea. Paris-en 1972ko abenduan hil zen.

Eskolaratzerakoan guraso-hizkuntza galdu egin zuen. Guda garaian Bretañan bizi izan zen eta hizkuntza bretoiarekin ohitu egin zen eta baita herri horretako abertzale ingurunearekin ere. 1947an Finantza Ministeritzan lanbide bat izan zuen bitartean bere euskara berregituratzeari ekin zion.

Halaber, Era autodidakta batez, hizkuntzen aniztasun handia ikasteari ere ekin zion. Urte horretan Biarritzeko Eusko Ikaskuntzaren Kongresuko idazkari jarduna bete zuen eta Euzko Gogoa eta Gernika aldizkariekin ere lankide lanetan ari da. Mugaz handiko eta hemendiko euskaltzaleekin harremanetan hasten da.

1949an bere lagun handia izango den Peillen ezagutzen du. Geroztik, 50eko hamarkadan bere lankidetzak erbesteko euskal aldizkarien bitartez bideratzen dira, beste gainontzekoez gain Egan-en ere idatziz.

Bere prosa eta bertsoa ez dira, neurri handi baten guda aurrearen oinordeko ziren urte haietan euskal literatura gorriztan pertsonai madarikatu eta estilo beltzaren sartzaile bezala jo dezakegula esan daitekeelako, euskal hizkuntzan ohikoak. Mugaz bateko eta besteko aldeetan "non sanctos" izendatzen diren gai eta erak sartu izanak zirrara eta baita eskandalua ere eragingo du.