Konposatzaileak

Maya Ecenarro, Joaquin

1838ko urtarrilaren 11an Iruñean jaio zen konpositore, pedagogo eta musika zuzendaria. 1926ko apirilaren 15ean Iruñean hil zen.

Bere jaioterriko katedralean infante moduan sartu zen sei urterekin eta hamalaurekin aldiz, Iruñeako San Juan Bataiatzailearen parrokiako organista izendatu zuten.

1859an Iruñeko Musika Akademia ireki berriko pianoko irakasle bezala hasi zen, ondoren bere irakaskuntza solfeo eta harmoniara areagotu zen, 1893an bertako zuzendari izendatu zutelarik. Iruñeko bizitza musikaleko funtsezko irudia izan zen. 1865ean Iruñeko Orfeoia sortu zuen, bertako lehen zuzendaria izan zelarik, eta 1879an Santa Zezilia Orkestra. Nafarroako Maisuen eskola normala sortu zenean eskolak eman zituen bertan. Bere lan gehiena erlijio-musika da. Konposizio ezagunenak Mariano Garciaren Vísperas de San Fermín lana osatuko zuten Laudate Dominum salmoa eta Deus tuorum militum ereserkia dira. Idazkera goratuko estiloa dauka, gaur egun oraindik festetan jotzen direlarik. Mayaren jarraitzaileen artean Fidel Maya Barandalla semea eta Bonifacio Iraizoz aipatu behar dira.

  • SAGASETA ARÍZTEGUI, Aurelio. "Maya Ecenarro, Joaquín". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 7. t., 376 or.
  • PÉREZ OLLO, Fernando: "Maya Ecenarro, Joaquín". Non: Gran Enciclopedia Navarra. Iruñea: CAN, 1990. 7. t., 258 or.
  • Bere lan batzuk Eresbil artxiboan daude.