Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bernardo Estornés Lasa Fondoa

Buscador

Hasiera > Enciclopedia Auñamendi > Pedro Marcos Bustamante

Pedro Marcos Bustamante


tresnak

Pintorea. 1921ean jaio zen Bilbon eta Rotan (Cadiz) zendu zen 2001ean.

Marcos Bustamante izenarekin sinatzen zituen bere margolanak.

Vallecaseko eskolarekin lotuta, Casón del Buen Retiro izeneko eraikinean hasi zuen bere prestakuntza eta, ondoren, Gutierrez Navasekin jarraitu zuen.

Parisen denbora bat eman zuen, baina egonaldi hartan ez zuen lortu bere anbizio artistikoak burutzea eta 1967. urtean Espainiara itzuli zen.

1968-1982 bitartean nazioarteko erakusketa ugaritan parte hartu zuen Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian. Azken herrialde hartan sari bat eskuratu zuen "Espainiako Pintore Agurgarrien Erakusketan".

Bere lehen emaztea 1985. urtean hil zen eta gertaera haren ondotik bere jarduera artistikoa nabarmen murriztu zen. Horrela, 1989. urtera arte ez zuen pinturako jarduna berreskuratu bere arte-merkataria zen Jose Luis de Diegok eta bigarren emazteak, Antonia Nieto pintoreak, bultzatuta.

Bere obran genero guztiak ukitzen dira: Irudia, paisaia, natura hila edota erretratua. Haatik, Marcos Bustamante bere paisaia geologiko eta teluriko ezagunengatik edo zuhaitzetako enborren trataeragatik da ezaguna. Bere paletean hasi gama okreetatik eta urdin bizi eta irrealenetaraino jo dezakegu.

Erreferentziak

Auñamendi Eusko Entziklopedia
2016

Gure Laguntzaileak