Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bernardo Estornés Lasa Fondoa

Buscador

Hasiera > Enciclopedia Auñamendi > Pedro Manterola Armisen

Pedro Manterola Armisen


Artista plastikoa eta irakaslea. Iruñean jaioa 1936an.

Pedro Manterola Arte Ederretan doktore da Sobre la relación entre arte y sacrificio en la pintura y escultura vascas tesiarekin eta irakasle modura ibilbide luzea jorratu du: EHUn irakasle titular, unibertsitate horretako Arte Ederretako fakultateko dekano izan zen 1981-1984 bitartean. Gainera, 2002-2007 bitartean Jorge Oteiza Katedra zuzendu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Aditua da Jorge Oteizaren obraren azterketan. Hala, Oteiza Museoko zuzendari izan zen 2004ko uztailetik 2008ko otsailera bitartean eta erakunde horretako Patronatuko presidente izendatu zuten 2009an.

Halaber, 1984-1991 bitartean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Saileko Kultura Aholkulari izan zen.

Ikerlan ugari argitaratu ditu, besteak beste, El paisaje y la mirada (1987), El Jardín de un caballero. La escultura vasca de la posguerra en la obra y pensamiento de Mendiburu, Oteiza y Chillida (1993), La pasión de Jorge Oteiza (1996), Peripecia de Ulises (1999) edo La escultura de Jorge Oteiza. Una interpretación (2007). Horrez gain, artikulu ugari idatzi ditu aldizkari espezializatuetan eta prentsan.

Pintore modura 60ko hamarkadan egin zuen agerraldia panorama artistikoan elementu surrealista eta neofiguratiboak zituen kutsu espresionistako lan batekin. Erakusketa kolektibo ugaritan parte hartu du. Honatx azkenetako zenbait: Pintura vasca siglo XX Donostiako Garibai Aretoan (1999), Gran formato: pintores contemporáneos con el museo Zuloaga Donostiako Okendo Kultur Etxean (2005), Al desnudo Iruñean (2005), Miradas al universo de Pío Baroja erakusketa ibiltaria(2006-2007), Laboratorios 70 : poéticas/políticas y crisis de la modernidad en el contexto vasco de los setenta Bilboko Rekalde Aretoan (2009), Contemporany 10: miradas privadas Iruñeko Zitadelan (2010) edo Arte contemporáneo en la colección del Parlamento de Navarra (Panorama 10) Tuterako Maria Forcada Fundazioan (2010).

Gainera, bakarkako erakusketa asko egin ditu:

  1. 1970
    1. Conde Rodezno Aretoa, Pamplona/Iruña
  2. 1973
    1. Iruñako Udal Aurrezki Kutxa, Erakusketa Gela, Pamplona/Iruña
  3. 1975
    1. Iruñako Udal Aurrezki Kutxa, Erakusketa Gela, Pamplona/Iruña
  4. 1977
    1. Ciudadela, Pabellones de Arte. Pamplona/Iruña
  5. 1980
    1. Ciudadela, Pabellones de Arte. Pamplona/Iruña
    2. Bizkaiko Aurrezki Kutxa, Gran Bilbao Aretoa
  6. 1981-1982
    1. Conde Rodezno Aretoa, Pamplona/Iruña
  7. 1985
    1. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa. Donostia-San Sebastián
  8. 1987
    1. Ciudadela, Pabellón de Mixtos. Pamplona/Iruña
  9. 1992
    1. Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarra-Estella.
  10. 1993
    1. Castillo de Maya Kulturgunea. Pamplona/Iruña
  11. 1996
    1. Ciudadela, Pabellón de Mixtos. Pamplona/Iruña
    2. Museo Gustavo de Maeztu, Lizarra-Estella
  12. 1997
    1. Museo de Navarra. Pamplona/Iruña
    2. Juan Bravo Kultur Aretoa, Madril

Bere obra museo eta bildumetan ikus daiteke, esate baterako, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Nafarroako Museoan, BBK Fundazioan, Iruñeko Udalean edo Nafarroako Legebiltzarrean.

Auñamendi Eusko Entziklopedia
2016


Lotutako berriak


Irudiak: