Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bernardo Estornés Lasa Fondoa

Buscador

Hasiera > Enciclopedia Auñamendi > Fernando Maidagan Inchausti

Fernando Maidagan Inchausti


tresnak

1910eko martxoaren 18an Bilbon jaio eta 1996an zendutako pintore eta marrazkilari bizkaitarra.

Bilboko Arte eta Ofizioen Eskolan burutu zituen ikasketak. Bilboko bizitza artistikoan buru-belarri murgildu zen eta Unión Arte taldeko eta Bizkaiko Artisten Elkarteko kide izan zen.

1932. urtetik Artista Euskaldunen Erakusketan parte hartu zuenetik 1936. urtera arte bere lanak Bilboko erakusketa kolektibo ugaritan izan ziren ikusgai eta, baita Pariseko Erakusketa Unibertsalean ere 1937an.

Haatik, gerraren ostean Fernando Maidagan desagertu egin zen eszena publikotik eta ez zuen erakusketetan parte hartu. Dena den, XX. mendearen 70eko hamarkadan artistak bere lanari berrekin zion eta erakusketa kolektibo askotan berragertu zen, bereziki Bilbon. Gainera, bakarkako zenbait erakusketatan ere parte hartu zuen: Bilboko Arte Aretoan (1968), Durangoko Udal Kultur Aretoetan (1987) eta Bizkaiko Aurrezki Kutxako Erakusketa Aretoan, Bilbon (1987).

Erreferentziak

Auñamendi Eusko Entziklopedia
2016


Irudiak: