Arkitektura

Laborde Hermanos fabrika. Andoain

Gipuzkoako Mugimendu Modernoko arkitekturaren historian garrantzitsuak diren hainbat eraikin biltzen ditu Laborde Hermanos fabrikak. Horietako bik Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuten 2001.urtean, 1928ko lehen eraikina eta aldagelen pabiloia. Gipuzkoako beste hainbat enpresa bezala, Laborde Hermanos garatuz eta handituz joan zen enpresa familiar txikia zen. Hasierako urtetan, broken produkzioan jardun bazen ere, ondorengo urteetan ordea bestelako tresnak produzitu izan zituzten: neurketarako tresnak, zerra-orriak, etab. Produkzio industriala zuen helburu nagusitzat, baino tartean hezkuntza eta kultura sustatzeko tarte bat ere izan zuen, ekarpen handiena mekanikoen eskola izan zelarik.