Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Gabriel Celaya, Juan Leceta.

Hernanin (Gipuzkoa), 1911an jaiotako euskal olerkaria, nahiz eta bere bizitza guztia Donostiari lotuta izanagatik, bere burua donostiartzat izan Hiri honi eskaini zizkion bere olerkirik ederrenetariko batzuk. 1991an, Madrilen zendu zen.

Bere izen benetakoa Rafael Gabriel Juan Mugica Celaya Leceta izan zen. Gaztetan Madrilgo Unibertsitatean ingineritza ikasketak egin zituen eta heriotza ordua ere 1991. urtean bertan iritsi zitzaion, 1956tik bertan bizi zela. Bere gogoa zenez, bere errautsak Hernanin eta Donostian zabaldu ziren. Hiri honek 1990ean Urrezko Danborra eman zion, olerkariak herriaren esker ona bizitzan zehar jaso zituen titulu guztien gailurra zela adieraziz.

Espainiako hiriburuan ikaslea izan zeneko esperientzia hark Ikasleen Egoitzan bizi izatea ahalbidetu zion, 98ko eta 27ko belaunaldien intelektualik ospetsuenak hurbiletik ezagutzeko aukera ere emanez. Hauen artean, Lorca eta Nerudaren lagun izan zen, beraiengandik 1935ean bere lehenbiziko Marea del silencio (Zarautz) olerki-liburua argitaratzean lehenbiziko aholku eta laguntasunak jaso zituela. Gizarte-olerkia izenekoaren sustatzaile garrantzitsuenetariko bat bezala ezagutua, bere lana, aldiz, unibertso askoz zabalago eta zabalduago batez ari da, bai bere olerki orfikoek eta baita bere olerkigintza teoriak ere frogatzen diguten bezala. Gaztetatik margozalea, bere kasa egoki ziharduela, abangoardien hitz-jarioagatik, Celaya aldiberean olerkiaren kritiko sutsua da bere Exploración de la poesía, Inquisición de la poesía y Poesía y verdad, saiakeretan eta baita Béquer-i eskainitako liburuan ere erakusten digun bezala. Celaya-ren olerkiak, bere osotasunean gure aldiko literaturaren ahots irmo, sendo, kontsekuente eta harrigarrienetariko bat izan da. Bere lehenbiziko liburuetako olerki barnekoi eta bihozgabetutakotik, ondoren eguneroko eta argitsura eta geroago bere heldutasuneko olerki orfiko eta jai-girokora, gizarte-kontzientzian eragin handia duen olerki zorrotz eta kritikoa tarten duela, igaroko da.

Askorentzako eta luzaroan Celaya gizarte-olerkarietan nagusiena izan da, baina bere lana beti egon omen zen denbora zehatzaz apur bat haratago. Celaya, askoren oroimenean, hiru aditz-joko eta aditz-modu aldi berean jokatzen jakin zuen olerkari bezala geldituko da: igarotako magikoa (Orígenes), orain aldia, beti aztergarri eta inperfektua (Cantos íberos) eta geroa hedakorra (Penultimos poemas, El mundo abierto...Gaviota). Bere olerkiak ikuspegi historiko zehatza angelu guztietatik dario, unibertsoaren, naturaren onarpenaren maila baten kokatzeko, gizonaren mugimendurik behinenak eta baita kosmosaren aurrean bere egoera zein den azaltzera letorkeen olerki zikliko baten bila ibiliz. Horregatik, bere olerkari nortasuna unibertso zabal batetik adierazpen, zentzu eta indar-sortzaile bezala aintzat hartua izan da Jose Maria Valverdek (1977) adieraztera ematen duen bezala : "Al lado de la figura habitual del poeta de hoy, afinando su calidad hasta el paroxismo de la monotonía, Gabriel Celaya es un escándalo de invención, de riqueza, de originalidad, de variedad y -legitimándolo todo líricamente- de gracia personal en el acento".