Literatoak

Lapeyre, Etienne

Estebe Lapeyre.

Euskarazko idazlea. Azkainen jaio zen (Lapurdi), 1840ko apirilaren 30ean eta 1893ko martxoaren 23an hil zen.

Larresoro eta Baionako seminariotan ikasi zuen. 1863an apaiz ordenatu zuten. 1871ean Bidarteko parroko izendatzen dute (Lapurdi). 1889ean Baionatik gertu zegoen zahar-etxe bateko kapilaua izendatzen dute.

1891an Kredo edo Sinhesten dut Esplikatua, zembeit hitzekin lehen zathian erlijioneaz eta fedeaz liburua eman zuen argitara. hauxe da bukatu zuen liburu bakarra, hiru idazteko asmoa bazuen ere. Idazlan horrek kristau doktrinaren oinarriak azaldu nahi zituen erlijioaren aldeko sentimendua areagotuz.

Idazlan horrez gain, beste bi prediku argitara eman zituen Jesus Olibetako baratzean eta Jesus Judasez saldua, Hazparneko kalbarioa liburuan alegia (1892).