Eibarren 1948-03-10ean jaiotako argazki-zuzendari gipuzkoarra. Madrilgo Zine Eskola Ofizialean sartu eta 1972an lizentziatu zen.
Jose Luis Borauren Hay que matar a B. (1973) filmean kamera laguntzaile gisa hasi zen zazpigarren artean. Argazki-zuzendari lez bere lehen lana Eskolatik kanpo Anton Merikaetxebarriaren Rumores de furia (1973) film laburrean izan zen.
Hasieran zineko bere lana Fotografía profesional aldizkarian lanak egitearekin eta laborategi bateko merkataritza-zuzendaritzarekin txandakatzen zuen. 1977tik aurrera eta laurogeiko hamarkadaren lehen erdian zehar, sarritan garaiko euskal zinearekin lankide gisa dihardu, geroztik zinemagintza horretako argazki-zuzendari nagusi izatera iritsi arte. Euskal zinemagintza-industria sortzen laguntzeko asmoz Fernando Larruquert eta José Ángel Rebolledorekin batera, besteak beste, Lankor kooperatiba sortzen du. Fernando Larruquerten Euskal Herri-Musika (1979) asmo horren adierazpena zen.
Bitartean, Agirresarobek, harik eta laurogeigarren hamarkadako zinearekin bat eginez Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981), Imanol Uriberen La muerte de Mikel (1983), Jose Angel Rebolledoren Fuego eterno (1984), Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya (1985) edo Montxo Armendarizen 27 horas (1986) bezalako filmetan lan egin zuen arte, euskal film labur batzuetan dihardu, Ikuska seriean eta Imanol Uriberen El proceso de Burgos (1979) lehen film luzean ere.
Bere argazki-zuzendari jardunean euskal zinemagileak errealitatea bere nahiera erabiliko du eta argiaren eta iluntasunaren arteko kontrastearen indar dramatiko guztia erauzteko gai da. Gerizpea eta argia banatzen dituen eremu zehaztugabe horretan da Agirresarobek bere lanari zentzua aurkitzen dion lekua. Agirresaroberen irudiarengana egindako hurbilpen txukunean En el umbral de la oscuridad;Javier Aguirresarobe izenburudun liburuaren egileek honela mintzo dira: "una inmersión continuada en los dominios transitivos del claroscuro" eta argazki-zuzendari hori "explorador infatigable de la penumbra y funambulista de la más estrecha profundidad de campo" gisa izendatzen dute. Egileek, Agirresaroberen talentuak erakarrita, euskal zinetik zein espainiarretik ere, geroago eta bere parte-hartze handiagoa eskatzen dute.
Laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera bere ospea gehituz baino ez doa eta Pilar Miro, Víctor Erice, Juanma Bajo Ulloa edo Julio Medem bezalako zuzendari interesgarriekin lanak kateatu egiten ditu, Imanol Uriberen eta Montxo Armendarizen egitasmoetan lanean jarraitzeaz gain. Honako izenburu hauek nabarmendu daitezke: Pilar Miroren Beltenebros (1991) -film horrekin argazkirik hoberenari Goya Saria lortu zuen-, Victor Ericeren El sol del membrillo (1992) (Ángel Luis Fernándezekin), Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993) - "El Mundo" Euskal Zineari sarien III edizioan Argazkirik Hoberena-, Imanol Uriberen Días contados (1994) - Bastia Zinemaldiko epaimahaiaren Sari Berezia Argazkirik Hoberenari -, Manuel Huergaren Antártida (1995)- Argazkirik Hoberenari 1996ko Goya Saria-, Julio Medemen Tierra (1995), Pilar Miróren (1995)El perro del hortelano, - Argazkirik Hoberenari 1997ko Goya Saria -, Imanol Uriberen Bwana (1996)- Donostiako Nazioarteko XLIV Zinemaldian Argazkirik Hoberenari Saria (1996)-, edo Montxo Armendárizen Secretos del corazón (1996), - "El Mundo" Euskal Zineari sarien VI edizioan Argazkirik Hoberenari Saria-.
Tom Cruisek ekoiztu eta Nicole Kidmanek interpretatutako Alejandro Amenabarren ekoizpen asmo handiko Los otros (2001) filmean Agirresarobek egindako lanean nortuko den nazioarteko ospea 2000. urtetik aurrera iritsiko zaio. Film luze horretan egindako bere lanak XVI. Edizioko Argazki-Zuzendaritzarik Hoberenari Goya Saria 2001 ekarri zion. Los otros filmean parte-hartzeaz geroztik bere lana euskal eta espainiar zinemagilerik hoberenekin eta nazioarteko zinemagintza ikuspegian ospe handia duten zuzendarien filmetan lankide izanez txandakatzen du. Horrela, honako lanok aipa ditzakegu: Pedro Almodóvarren Hable con ella (2002), David Truebaren Soldados de Salamina -bere ibilbidearen bostgarren Goya saria-, El puente de San Luis Rey (Mary McGuckianek zuzendutakoa eta Robert de Niro, Harvey Keitel, Gabriel Byrne edo F. Murray Abraham bezalako aktoreak izan zituen 2004ko filma), Alejandro Amenábarren Mar adentro (2004)-Goya seigarren Saria-, edo Montxo Armendárizen Obaba (2005) filma. 2004. urtean Argazki Nazio-Saria jaso zuen "en atención tanto a su probada maestría artística como a la calidad de sus recientes trabajos profesionales", epaimahaiak irakurritako aktaren arabera. 2006 eta 2008 bitartean Milos Forman, James Evory edo Woody Allen bezalako zinemagileek Agirresaroberen zerbitzuak eskatu zituzten, nazioarteko zinemagintzaren esparruan euskal zinemagile horren garrantzi handia erabat argi utziz.
Horrela, bere aparteko talentua agerian utzi du hainbat lanetan, esaterako: Milos Forman-en Goya's Ghost-Los fantasmas de Goya (2006), James Evory -ren The City of Your Final Destination (2007) edota Woody Allen-en Vicky Cristina Barcelona (2008). Agirresarobek John Hillcoat-en The Road (2009) filmean egindako lan esanguratsuagatik San Diegoko Zinema Kritikarien Elkartearen saria jaso zuen, Viggo Mortensen protagonista duen etorkizuneko epopeia apokaliptikoa. Kritikariek Eibarko zinemagilearen talentua eta sentikortasuna azpimarratu zuten hondamendi ezezagun baten ondorioz birrindutako lurraldeetan ageri den samina islatzerakoan. Euskal argazki zuzendariak Hollywood-en duen ospe ona argi eta garbi erakusten digun beste datua Twilight banpiro istorioetan esku hartzen hasi dela litzateke. Horrela, Chris Weitz-ren The Twilight Saga: New Moon (2009) proiektuaren bigarren zati horren argazkiaz arduratuko da. Pelikula horrek izan zuen arrakastaz jabetzeko esan dezagun New Moon filma Estatu Batuetan estrainaldi egunean arrakasta handiena izan duen filma bilakatu dela. Zinema aretoen aurrean bildu ziren 26 miloi ikuslek The Dark Night (2008) lortutako marka gainditu zuten, ordura arte errekorra zuen filma alegia. Agirresarobe jarraian David Slade-ren The Twilight Saga: Eclipse (2010) hirugarren zatiaren filmaketari ekin zion.
CRL
Carmen Izaga Sagardía
Carlos Roldán Larreta
2010
El director de fotografía y el fundador de Kukuxumuxu han recibido el premio que reconoce su labor de difusión de la imagen del País Vasco por el mundo
El director de fotografía Javier Aguirresarobe y el dibujante Mikel Urmeneta han sido galardonados por el Gobierno Vasco en reconocimiento a su labor de difusión de la imagen de Euskadi fuera de sus fronteras.
http://www.diariovasco.com/v/20100417/al-dia-local/aguirresarobe-urmeneta-premios-vasco-20100417.html - 2010-04-17
El Gobierno de Lakua ha premiado al cineasta Javier Aguirresarobe y al diseñador navarro Mikel Urmeneta, como los vascos universales del año 2009.
http://www.gara.net/paperezkoa/20100417/194458/es/El-lapiz-Urmeneta-ojo-critico-Aguirresarobe-ganan-Vasco-Universal/# - 2010-04-17
El director de fotografía Javier Aguirresarobe y el dibujante y fundador de la empresa Kukuxumuxu, Mikel Urmeneta, han sido galardonados con el Premio Vasco Universal 2009 por su labor de difusión de la imagen del País Vasco fuera de sus fronteras.
El director de fotografía eibarrés se suma al elenco que trabajará en la próxima película que el mítico realizador Woody Allen rodará en España.
http://www.diariovasco.com/prensa/20070307/contraportada/allen-ficha-aguirresarobe_20070307.html - 2007-03-07
Entrevista al director de fotografía eibarrés, quién recibió ayer el premio Ama Lur en la jornada dedicada al cine vasco
http://www.diariovasco.com/prensa/20060928/cultura/javier-aguirresarobe-director-fotografia_20060928.html - 2006-09-28
Javier Aguirresarobe suma desde ayer un nuevo galardón, el Premio Amalur a una trayectoria que brilla con luz propia. El técnico eibartarra consiguió hacer un alto en el rodaje de la próxima película de Imanol Uribe para sumarse al Día del Cine Vasco, que le rindió homenaje.
http://www.gara.net/idatzia/20060928/art182258.php - 2006-09-28
Entrevista al director de fotografía Javier Agirresarobe, premio Ama Lur en esta edición del Festival Internacional de Cine de San Sebastián
http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2006/09/28/mirarte/cultura/d28cul69.449312.php - 2006-09-28
El 54 Festival Internacional de Cine de Donostia-San Sebastián celebra el Día del Cine Vasco, en cuya gala se premiará la trayectoria del fotógrafo eibartarra Javier Agirresarobe, así como el cortometraje "Midori" del joven donostiarra Koldo Almandoz.
En el Día del Cine Vasco que se celebará el 27 de septiembre, se proyectarán siete largos y trece cortos.
En el certámen que se inicia el miércoles con ??Obaba" se homenajeará a Javier Aguirresarobe
http://www.deia.com/es/impresa/2006/03/13/bizkaia/kultura/228350.php - 2006-03-13