Sendagileak

Iraizoz Unzue, Jenaro

Albaitaria eta idazlea, Iruñan 1898ko irailaren 19an jaioa.

Zaragozan albaitaritza ikasketak egin ondoren eta Madrilen ikasketan zabalduz geroztik Arangureneko bailaran bere lanari ekin zion. Iruñako barruti-aldeko Albaitaritza Ordezkariordea izan zen eta erretiroa hartu zuenera arte (1967), Iruñako albaitari ikuskatzaileen taldekidea izan zen. Iruñako Udaleko zinegotzia, Osasun diploma tituluaren jabe da eta Nekazal Merituaren Ordena Zibilarena ere. Idazle bezala El Pensamiento Navarro, La Acción Social Navarra eta Pregón aldizkarian ere lankide izan zen. Idazlan txiki bi idatzi ditu: La Cuenca, eta Gitanos, "Navarra. Temas de cultura popular" bilduman argitaratuak izanik.

AEU

  • Pedro LOPEZ DE ZAMORA. Libro de albeitería, Teofilo ECHEVERRIA BELZUNEGUIk egindako hitzaurrea eta glosarioa, Miranda de Ebro, 1993, Saboyako Thomas Porralisen argitalpen fakzimila. Iruña, 1571.

FCR