Sendagileak

Goti Iturriaga, Jose Luis

Internista bizkaitarra, 1923an Ugao-Miraballesen jaioa.

1947an Valladolideko Unibertsitatean Lizentziatua ikasketa amaierako saria lortuz. Lekeition lehiaketa bidez mediku titular lanpostua eskuratu zuen (1948), Basurtuko Ospitale Zibileko barne-medikua (1948tik 1955era). Barne-Medikuntzako Nazio Sozietatearen zuzendaritza batzordeetako Kidea (1964), Digestio Aparatuko Nazio Sozietatekoa (1968) eta 1970ean, Hepatologia Sozietatekoa. Barne Medikuntzarako Nazioarteko Sozietateko kidea (1970). Bibliotekaria (1950-52), Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako Lehendakariordea (1966-1968) eta Lehendakaria (1973). "Euskal Medikuntzaren Historia-Mintegia"ren sortzaile eta zuzendaria eta Euskal Medikuntzaren Museoarena ere. Hematologia eta hepatologia gaietan espezializatutako bere mediku lanaz gain, Bizkaian gai horien inguruko gaixotasunei buruzko ikerketa kopuru handia argitaratuz, mota humanistadun ekimen handia garatu izan du. 1970ean Euskal Antropologiaren Asteen Sortzailea eta 1973tik Bilboko "Gaceta Médica" Aldizkariaren Zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Jose Luis Gotiri buruz.