Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Ramón Adán de Yarza y de La Torre Lequerica

Ramón Adán de Yarza y de La Torre Lequerica

Bilbao, 1848-06-05 - Arrasate, 1917-01-25.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Geologo bilbotarra.

Ramón Adán de Yarza geologo handi bat izan zen, zalantzarik gabe aldi guztietako -euskal geografiaren esparruan- hoberenetariko bat.

Gainera, XIX. mendeko petrografo garrantzitsuenetariko bat lez aintzat hartua izan zen, Eduard Suess (1813-1914) eta Perre Feuille bezalako geologo ospetsuengatik gorazartua izanez. Tamalez, bere izena, oraindik ere, bere bizitza eta lana hedatzeko -batez ere Jacinto Gomez Tejedorrek- egindako ahaleginak izan arren, nahikoa ezezaguna da.

Lau abizenetatik noblea zen sendia bateko kidea, naturazaleen iloba eta semea (bere aitak "insignis" pinua Bizkaira ekarri zuen) Adan de Yarza geologia, edo, horren gabezian Madrilgo Eskolan, 1866an, matrikulatua izan zen meatze-ingeniaritza ikastera jaioa zirudien. Aurretiaz, batxilergo ikasketak egin zituen irakasle partikularra izanez libre bezala aztertuz, Bilboko Institutuan, bere aitaren babespean -diziplinatu eta "geologikoa"-. Madrilen egin zituen ikasketetatik ingeniari titulua (1871) lortu zuen eta Europatik zeharreko praktika-bidaia, bere ikaskide eta irakasleekin batera egin zuena, lortu zituen.

Meatze-ingeniarien Taldean sartu ondorengo iritsi zitzaion lehen destinoa, Bizkaiko Meatze Distritua izan zen. Kargua eskuratu berri, ostera, Bigarren Guda Karlista sortu zen; Bilboko setioan borrokatu zuen, liberalen bandoan. Guda ondoren, bere kargura itzuli zen geologia-ikerketari, bokazioz eta zaletasunez, ekinaz eta ez enkarguz. Bere lanak hedatzeko sortu berria zen Espainiako Geologia Maparako Batzordea (1873) hautatu zuen. Bertan "Las rocas eruptivas de Bizkaia" (1879) eta "Edad de las ofitas" (1882) argitaratu zituen, baina Bizkaiko meategien geologia ezagutaraztera ere eman zuen: geologia ikuspegitik inoiz aztertu ez ziren Somorrostroko burdintegiak ikertu zituen.

Behin lan hau argitaratuta, 1877an, Geologia Maparako Batzordeko zuzendariak esku artean zuen egitasmora, Espainiako Mapa, sartu zedila eskatu zion euskal lurraldeez arduratzeko. Aipatutako Batzordea euskal geologia sakonean ezagun zezan meategi-ingeniari trebe baten bila zebilen; Adan de Yarzak eskaria onartu egin zuen.

Aipatutako bere azken ikerketa egin ondorengo hamarkadan zehar, Adan de Yarzak Madrilen Manuel Telloren irarkolan 1884 eta 1885ean hurrenez hurren argitaratuko ziren Gipuzkoaren , lehenengo, eta Arabaren, bigarren, aipamen fisiko eta geologikoaren bi txostenen prestakuntzan atsedenik gabe ekin zion lanean. 1890eko hamarkadan bere lanik arantzitsuena deitu izan dena idazteari ekin zion: Bizkaiko lurraldeari dagokion txostena, aurrekoak argitaratu ziren irarkola berean 1892an argitaratua izandakoa. "Geologia eta petrografia aitzindariez hitz egin zitekeen, egia da, baina ikuspegi geologikotik baino industria-mailakotik burdina-meategiei batez ere bideratutako lanak ziren. Tankera horretakoak izan ziren Carlos Collette (1848), Edouard Polletier de Verneuil (1860) eta Amalio Maestreren (1878) lanak. Ingeniari bilbotarrak garatzen duen deskripzio fisiko eta geologikoak bere aurretik izandakoena zuzendu eta gainditu bakarrik ez eze -Gomez Tejedorren hitzetan- oraindik ere "arlo askotan bere erabateko baliagarritasun osoa" du.

Frantziako Geologia Elkarte ospetsuko Txostenetan 1967an argitaratutako artikulu baten, Pierre Feuillé geologo frantziarrak argitasun handiz, zalantzarik gabe aitorpen bezala, aitzindari guztion, Adan de Yarza barne, eragina eta ondorengo belaunaldiengan utzi zuten urratsa, adierazi zuen. Eragin hori erabat garrantzitsua izan zen, berak zioen bezala "haien ostean, ikerketa zehatzen garaia iritsi zen azkar-azkar. Probintzia mailako sintesiak egiteko saiakuntzak horren adibide argia dira."

Adan de Yarzak lortu zituen zientzia-arrakasta eta herri-ospeak bere lan-zereginak ikerketekin bateragarri izaten lagundu zioten: izatez, 1896an, Bizkaiko meategietako ingeniari nagusi izendatu zutenean -berak egindako lanengatik- agian bere ariorik ekoizkorrena abiaraziko da.

Petrografiaren mundua bere gairik nagusiena izan zen; bereziki "harri eruptiboak" izenekoen azterketa. Eremu honetan, geologia-arloaz batera petrografia-arloa edota lurzoruaren eraketan haitzek duten garrantzia aztertze-ahaleginari ekin zion, orduko agintariei interesatzen zitzaien nekazal geologiari zegokion jarduera esparruaren baitan. Gai honek, Gipuzkoan guztira hamaika petrografia eremura arte, -bakoitza komeni zitzaion labore motarekin-, bereizten zituen nekazale-geologiari buruzko ikerketa (Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren berariazko eskaria) egitera bultzatuko du.

Berea, Euskal Herrian, lan aitzindaria eta aurrendaria izan zen, esparru honetan bere aurretikoek ezer gutxi sakondu baitzuten; erakusgarri lez, bere bibliografia zabaleko beste lan aipagarrietariko bat: Bizkaiko petrografia-mapa, 1:100.000 eskalara egin eta 1900eko urtean argitaratutakoa. Eta laurogeiko geologia-izen ospetsuen aldarean izan zen Adan de Yarza, hain zuzen ere, bere petrografia-gaitasunagatik nabarmenduko da. 1893anMurcain Fortunita hitza aurkitu zuen (olibino fenokristalez eta flogopitaz osatutako berita aldaera bat). Ez ziren bere merituak hor bukatzen. Petrografiaren aldeko bere agerpen guztiak bere idatzietan naro dira: Barcelonako Arte eta Zientzia Akademian kide bezala sartzerakoan berak egindako hitzaldian, 1896an "De las Rocas eruptivas de la provincia de Barcelona" gaiaz mintzo zen (artikulua hain zuzen ere Barcelonan 1898an egindako ibilaldi batzuen zuzendari bezala jardun zuen Bulletin de la Société Geologique de Franceean 1900. Urtean itzulita agertu izan ziren.

Adan de Yarza nabarmendu zen beste ezaugarri bereizgarrietariko batzuk dibulgaziorako talentua eta sintesirako gaitasun handia izan ziren. Zientzialariaren zeregin berezitasunez definitzailearen nolakotasunok -ikerkuntza - oro har ezjakina zen jendartearengandik "geologikotasunaren" balorazio baterako ezinbestekoak zirena uste zuen. Bere dohainen erakuslerik nabarmena "Fiestas de la tradición del Pueblo Vasco" Gipuzkoako Institutuko Ekintza-Aretoan 1904an emandako hitzaldia izan zen: El País Vasco en las edades geológicas. Herriaren prozesu geohistorikoaren eraketa argitasunez azaltzeaz gainera, gaia ulergarriago egin zedin beharrezko geologia-adigaiei buruzko azalpen bikaina egin zuen.

Adan de Yarzari ez zitzaizkion, nolakotasun horiek ikusita, irakaskuntza lanetan eskaintzarik falta. Madrilgo Meatze-Ingeniarien Eskola Bereziak bere Perfecto Mª Clemencín zuzendariaren bitartez, Adanen zerbitzuak lortzeko ahaleginak egin zituen. Azkenean, 1905ean, hutsik zegoen geologia eta meatoki mineralak izeneko katedra onartu egin zuen. Irakaskuntza-ekimenaren emaitza bere Lecciones de geología y Lecciones de yacimientos metalíferos (1909) lanak izan ziren. Laster hiriburu espainiarra bertan behera utzi zuen (izatez 1910ean Eskolan lana uztea eskatu zuen, Lekeitiora itzuliz).

1915ean Meatze Ikuskari Nagusi Kargutik borondatez erretiratuta, Adan de Yarzak zientzia aktibo oro utzi egin zuen, bere finken (Arrasaten eta Lekeition) administrazioaz arduratu eta laboreak eta basoak hobetu zitezen abonu eta landatze-sistema moderno batzuk sartzen ahaleginduz. Bere saiakeran lekuko hainbat eskuz egindako oharrak dituzten koadernoak dira. Lekuko dira baita, oraingoan bere aitaren eraginpeko izanez, bertokoak ez diren espezieak sartzeko egindako ahaleginak.

Birika-minez hil zen, bere Arrasateko etxean 1917ko urtarrilaren 25ean

Lanak 

Aitor Anduaga Egaña
2008


Images

Our Sponsors