Literatoak

Garmendia Kortadi, Juan

Zeleta, Jeltzale, Berrizki.

Idazlea. Lasarten (Gipuzkoa) jaio zen 1898ko martxoaren 21ean. Logroñon hil zen 1989an.

Lehen mailako ikasketak Lasarten egin zituen eta autodidakta izan zen. Euskaltzaindiko kide urgazle izen zen. 1910ean Soraluzera joan zen familiarekin eta eskopeta-tailerra jarri zuen.

1914an, euskararekiko kolaboratzaile lanari ekin zion. 1921ean Itxutasun madarikatua irri-antzerkia argitaratu zuen, hurrengo urtean Joxanton'en eriotza lan dramatikoa eta, ondoren, Patxi Kirten delakoa. 1944an Donostian finkatu zen "Begoña" liburu-dendarekin eta euskaltzaleen bilerak egiteko leku izan zen diktadura-garaian. Ia euskal aldizkari guztietan egin zituen kolaborazioak. Euskeraren iraupena eta Euskal literaturaren aurrerapena lanaren egilea izan zen (Donostia, 1955). Euzko Gogoa, Egan eta Aránzazu aldizkarietako ohiko kolaboratzailea zen, oro har, euskal literaturarekin lotutako gaiekin.