Pintoreak

García Ergüin, Ignacio

Pintorea. 1934ko uztailaren 22an jaio zen Auñamendi: Bilbon.

XX. mendeko 50eko hamarkadan Jose Lorenzo Solisen dizipulua izan zen.1960. urtean Iberduero, S.A. industria-etxeak ikasketak sakontzeko beka bat eman zion. Hari esker, Municheko Unibertsitatean ikasi zuen eta hiri hartan Alemaniako espresionismoa ezagutu zuen, bereziki, Anselm Kieferren obra, hastapenetik aski identifikatu baitzen harekin.

Emen Taldearen sorreran parte hartu zuen 1966. urtean Jose Maria de Ucelay, Agustin Ibarrola edota Pelayo Olartuarekin batera.

Bilboko Arthogar galerian 1960. urtean bakarkako lehen erakusketa egin zuenetik bere obra erakusketa askotan egon da ikusgai Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Txekia, Polonia edota Suitzan. Horrela, Ignacio Garcia Ergüin oso pintore entzutetsua da atzerrian, eta proiekzio handikoa.

Bere obran, era berean, operarako eszenografiak eta erakunde ezberdinentzat egindako muralak sartzen dira, esate baterako, Athletic Club taldearentzat egindakoa edo Bilboko San Anton elizako arkuperako egindakoa.Garcia Ergüinen pintura askotan izan da saritua eta bere lanak bilduma pribatuetan, Madrileko Arte Garaikidearen Museoan edota Bilboko Arte Ederretako Museoan aurki daitezke.

Espresionismoa oinarri duen estilo batekin, Garcia Ergüin sarritan abstrakziora hurbiltzen da. Bere gaietan maiz agertzen dira paisaia eta festak nahiz tradizioak. Gainera, badu berezitasun bat, izan ere, gai jakin bati buruzko serie monografikoak egin ohi ditu, balizko aldaera guztietan sakontzeko ahalegina eginez.

Artistari buruzko informazio gehiago aurki daiteke bere web-orrian

.
  • ALONSO PIMENTEL, Carmen. "La pintura y las artes gráficas en el País Vasco entre 1939 y 1975". Ondare. Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales ; 25. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2006. 103-147 or.
  • CHAVARRI, Raúl. La Pintura de García Ergüin. Madrid : Gavar, 1976.
  • GUASCH, Ana María. Arte e ideología en el País Vasco: 1940-1980. Madrid: Akal, 1984. 376 or.