Kimikariak

Garagarza y Dugiols, Fausto

Gipuzkoar kimikari ospetsua, Eugenioren anaia. Hondarribia 1833 - ??, 1905.

Farmazian Doktorea eta Santiagoko Unibertsitateko Katedraduna eta Madrilgo Zentralekoa ere, Dekanoa izatera iritsi zela. Gainera, Madrilgo udal laborategiko Burua eta Osasun eta Instrukziorako Aholku Batzordekide karguak bete zituen. Medikuntza Akademiako kidea.

Ur mineralei buruzko lanetan hainbat azterketa interesgarri eskertu behar zaizkio eta baita: Madrilgo Unibertsitatean (1882-1883) egindako Desarrollo del método experimental en las ciencias hasiera-hitzaldia eta Fisika liburua ere. Cuestak zuzendutako Nekazaritzarako Hiztegi entziklopedikoan lankide izan zen. Espasa erref.: Geografía General del País Vasco-Navarro, Gipuzkoa alea, 910 orr.