Literatoak

Hérelle, Georges

Literato frantsesa, 1848ko abuztuaren 27an Pougy-sur-Aube-n (Champagne) jaioa. 1935eko abenduaren 16an hil zen Baionan.

Filosofiako irakaslea Frantziako hainbat ikastetxetan. 1896an Baionara iritsi zen eta irakasle lanetan hasi zen Lizeoan 1903ra arte; bertan egon zen hil zen arte.

Kultura handiko gizona zen eta historiari buruzko hainbat lan argitaratu zituen, batez ere Champagne-ari buruzkoak, esate baterako: La Réforme et la Ligue en Champagne edo Le protestantisme á Vitry-le-François. Itzultzaile gisa lan handia egin zuen. Gabriel D'Annunzio italiarraren lana frantsesera itzuli zuen. Horrekin adiskidetasun handia izan zuen. Gainera, Blasco Ibáñez espainiarraren lana ere frantsesera itzuli zuen.

1899tik aurrera hasi zitzaion Zuberoako pastoralaren gaineko interesa, hainbat emanalditan hartu zuen parte eta ikasketetan deskribapen zehatza, osatua eta zorrotza eskaintzen du, Euskadiko herri antzerki honen jatorria eta bilakaera ikertuz.

Antzerkiaren inguruan argitaratu zituen lanen artean, hauek nabarmendu behar dira: Les Pastorales basques, notice, catalogue des manuscrits et questionnaire , Vitry-le-François (1903), Canico et Biltchitine, París, 1908 (xaribari fartsa, lehen aldiz itzuli zen euskaratik frantsesera, eta Euskadiko antzerkiari buruzko ohar batzuek eta aipamen batek lagundu zion), Etudes sur le théátre basque. La représentation des pastorales basques á sujets tragiques Paris, 1922, Le théâtre comique des basques, Paris, 1925, Les pastorales ci sujets tragiques considérées littérairement, Paris, 1926, Etudes sur le théâtre basque. Le répertoire du théâtre tragique, Paris, 1928Gure Herria eta Revista Internacional de Estudios Vascos aldizkarietan maiz aritzen zen elkarlanean. Hauek topa ditzakegu:

    1. "Les représentations de pastorales basques" (1907)
    2. "Les représentations de pastorales basques dans la Soule pendant la pèriode révolutionnaire" (1910)
    3. "Notices sur quelques pastorales basques" (1911)
    4. "Notices sur quelques pastorales basques. Cycle de l' Ancien Testament" (1912-1913)
    5. "Les mascarades souletines" (1914)
    6. "Etudes sur le théatre basque. Les problèmes relatifs aux "pastorales"" (1918)
    7. "Les mascarades souletines" (1923)
    8. "Etudes sur le théâtre basque. Les tragi-comédies de carnaval" (1923)
    9. "Les charivaris nocturnes dans le Pays Basque Français" (1924)
    10. "Une pastorale de l' an 1500" (1926).
    • LAFITTE, Pierre. "Georges Herelle" Gure Herria, 1935, XV, 512-514 or.
    • URQUIJO, Julio "Nécrologie. Georges Herelle". Revista Internacional de Estudios Vascos, 1935, XXVI, 754-755 or.