Hizkuntzalaria eta literatoa.
Baigorrin jaio zen 1923ko maiatzaren 13an.
Lehen ikasketak herriko eskolan burutu zituen.Gero, Baionan, Mont-de-Marsanen eta Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Pariseko Sorbona unibertsitatearen eskutik. Honako tesi hauek aurkeztu zituen 1969an: "Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun" eta "L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun".
Ibilbide profesionalari dagokionez, Agengo lizeoan irakasle izan zen 1952tik 1959ra, eta Bordeleko unibertsitatean 1962tik 1986ra. Azken horretan Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna izan zen.
Baionako Euskal Museoko zuzendari izendatu zuten 1962an. Urte berean izendatu zuten euskaltzain.
1966tik 1988ra Euskaltzaindiko lehendakariorde izan zen, eta 1989an Lehendakari izendatu zuten eta Luis Villasantek utzitako ardurari heldu zion.
Bere jaioterri Baigorriko alkate izan zen 1971tik 1980ra. 1988an Honoris Causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.
2004. urtean Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion Jean Haritschelhar Duhalderi.
2009
Euskaltzaindiak ekitaldi berezia egin zuen atzo. Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egin zion.
http://www.diariovasco.com/20080125/al-dia-sociedad/euskaltzaindiak-haritschelhar-omendu-hamasei-20080125.html - 2008-01-25
Atzo arratsaldean, Bilboko Plaza Berriko Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Jean Haritschelhar omendu zuten.
http://www.gara.net/paperezkoa/20080125/59498/eu/Jean-Haritschelhar-euskaltzain-buru-ohiaren-ohorezko-tenorea - 2008-01-25
La reforma de los estatutos de Euskaltzaindia, que en la práctica supone la ampliación del número de académicos de 24 a 30, se ha convertido en un escaparate de las importantes diferencias que existen en el seno de la Real Academia de la Lengua Vasca. El rechazo de Xarles Videgain como académico las pone de manifiesto.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20061230/cultura_viz/grietas-euskaltzaindia_20061230.html - 2006-12-30
El ex presidente y actual académico de Euskaltzaindia, Jean Haritschelhar recibió ayer, de manos del alcalde de Biarritz, Didier Borotra, la Medalla de honor de la Ciudad, como agradecimiento por su labor en favor del euskera y de la cultura vasca.
http://www.diariovasco.com/pg060302/prensa/noticias/Cultura/200603/02/DVA-CUL-322.html - 2006-03-02
También recibirán tres premios especiales el periodista Julio Ibarra, el ex-presidente de Euskaltzaindia Jean Harichelar y la andereño Libe Goñi