Udalak

Gernika-Lumo

Jaurerriko erdi-ipar aldean kokatuta dago eta hegoaldetik iparraldera Gernikan ibai bihurtzen den Oka errekak zeharkatzen du Mundakako barraren ertzean, hiribildutik zuzenean zenbatu ezkero 10 bat kilometrotara, Kantaurira itsasoratuz. Gernika-Lumoko Udaletxeko geografia-koordenadak Madrilgo meridianoarekiko 43° 18' 40" latitude y 1° 00' 30" de luzerakoa da.

Gernikako hiribilduaren azalerak, 1882an Lumorekin bat egin aurretik 3 hektarea ingurukoa izan zen. Data horretan gainera Lumoko Elizaldearen 807 hektarea gehituko zaizkio. 1943an halabeharrez Ajangiz gehituz elizalde honen 762 hektarea gehitu zitzaizkion, horretara Gernika eta Lumo 1.573 hektarea izatera iritsiz, hau da, 15,73 km2. 1967an Arratzu, Kortezubi, Foru, Murueta eta Nabarriz herriak gehitu izanarekin 4.825 hektarea berri gehitu ziren eta beraz, Gernika-Lumok gaur egun 6.398 hektareadun azalera du, hau da, 63,89 kilometro koadro, ondoren aipatzen diren xehetasunak izanez:

HektareakAreak
Gernikako Hiriburua31050
Lumoko Elizaldea8071960
Ajangizko Elizaldea7628240
Arratzuko Elizaldea1.0006250
Kortezubiko Elizaldea1.2036250
Foruko Elizaldea7968750
Muruetako Elizaldea60875-
Nabarnizko Elizaldea1.2156250
Gainazal guztia6.3986250

1967ko azkeneko beretzeaz aurretik, Gernika eta Lumo iparretik Foru eta Arratzurekin, ekira Arratzurekin eta Mendatarekin, hegora Mendata eta Muxikarekin eta mendebaldera Errigoitirekin mugakide ziren. Ipar eta ekitik bere lurraldea zabaldu zuten beretzeak izan ondoren, Busturia, Arteaga eta Ispasterrekin iparretik, ekitik Gizaburuaga, Alusti eta Mendatarekin eta hego eta mendebaldetik Mendata, Muxika eta Errigoitirekin da mugakide. Ikus Gernikako Itsasadarra.