Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Kaxarranka

Kaxarranka


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Tradiziozko dantzak, jatorrizko herrian egiten badira, ez dira urte osoko jaien egitarauko gainerako elementuekin zerikusirik ez duten osagarriak, testuinguru jakin bati atxikita eta gainerako ekitaldiei lotuta baitaude.

Euskal Herrian hainbat dantza mota daude, eta guztiak dira koreografia-lan garrantzitsuak. Ez folklore-ondarean soilik, dantzaren arlo artistikoan ere artearen ondorio baitira.

Orotariko dantza motak daude: gazteenak eta helduenak; gizonenak, emakumeenak eta mistoak; partaide kopuru jakinekoak edo irekiak; egitura itxikoak edo irekiak; bi lerrotan, biribilean... dantzatzekoak. Oraingoan, banakako dantza bati erreparatuko diogu. Nolanahi ere, eta dantzari bakarra izan arren protagonista, beste hainbat lagun behar dira dantzatzeko erabiltzen den kutxari eusteko.

Kaxarrankak hiru faktorerengatik du garrantzia: batetik, gure herrian ez ezik, kanpoan ere hainbat lekutan ezagutzen dutelako; bestetik, urte osoan herri askotan hainbat aldiz dantzatzen delako.

Azkenik, oso dantza berezia delako. Gainera, egungo koreografia gehienen lehen dokumentu idatziak XX. mendetik aurrerakoak diren arren, Kaixarranka edo Kaxarranka (Lekeition esaten duten bezala) dantzaren historia lehenagotik dago jasota, idatziz, deskribapenen eta apaizen eta arrantzaleen artean sortutako auzien bidez. Labur bada ere, lerrootan historia horren berri ematen saiatuko gara.



Emilio Xabier Dueñas
2008


Images

Our Sponsors