Enciclopedia Auñamendi
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Agustin Gonzalez Garcia de Acilu

Agustin Gonzalez Garcia de Acilu


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Metalurgiako familia batean hezitako konpositore nafarra. Musika munduan bere kabuz sartu zen. 1929ko otsailaren 18an jaio zen Altsasun eta hamabi urterekin orduan herriko organista zen Luis Tabernak eman zizkion klaseak.

CRG

Estiloari dagokionez, musikari atxikitako linguistikaren ikerketan espezializatu da, batez ere fonetikan, musika hispanikoan aurrekaririk gabe. Honek ez dio bere lan instrumentalei (ganbera-musika eta orkestra) balioa kentzen, non teknika eta bitartekari ezberdinekin esperimentatzen duen eta horrela lan bakoitza bestearen ezberdina egitea lortzen duen. Bere lana berezia da baita, Juan David Garcia Bacca filosofo nafarraren ideiekin erlazionatutako borondate humanista eta metafisikoa duelako eta orokorrean, esperimentatzeko formalismo hutsari ihes egiten diolako. 1998an Musikako Sari Nazionala eman zitzaion.

KSE

Karlos Sánchez Ekiza
Carmen Ruiz de Garibay
2008


Related news

Our Sponsors