Konposatzaileak

Arrieta, Emilio (1821-1894)

Emilio bezala ezaguna, XIX. mendeko zarzuela eta opera konpositore garrantzitsuenetakoa da.1821eko urriaren 20an Garesen jaio zen eta 1894ko otsailaren 11an hil zen Madrilen.

Madrileko Kontserbatorioko zuzendari bezala lan sakona egin zuen, hainbat ikasle talderi irakatsi zion, tartean Chapi eta Breton zeudelarik, XIX. mendeko Espainiako musikarako ezinbesteko musikariak.

Antonia arrebaren babespean, lehenik Madrilera eta 1839an Milaneko Kontserbatorioan ikastera joan zen. Han Italiako garaiko operan zegoen pertsonai garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan zuen; Paisiello Nicola Vaccajren dizipuluaren konposizio klaseen bitartez eta baita La Scala antzokiko giroarengatik. Amilcare Ponchielliren irakaslea ere izan zen. 1846an ikasketak bukatu zituen Ildegonda operarekin konposizioan saria lortuz. Testua Verdiren laguntzailea zen Temistocle Solerak idatzi zuen eta lehen estreinaldian arrakasta lortu zuen.

Madrila itzuli zenean, panorama musikala oso ezberdina zela konturatu zen eta Italiara itzultzeko egon zen Isabel II.aren kantu irakaslea izendatu zuten monetuan, 1848an. Erreginak egin zizkion mesedeak beharrezkoak izan ziren bere lana Espainian bultzatzeko. Honela, Ildegonda lana, espainierara itzulia, Jauregiko Errege Antzokian estreinatua izan zen, ikusleen harrera hotz xamarrarekin. Erreginak hala ere Soleraren testuarekin opera berri bat idazteko enkargua eman zion, La Conquista de Granata, azkenean Isabel la Católica izenarekin estreinatu zelarik. 1851ean erreginarekin zeukan harremanari amaiera eman zion nahiko era zakarrean, eta ia aldi berean Arrietak zarzuela handian jartzen du interesa. Gaztanbide herritarrarekin hiru aktotako El dominó azul zarzuela estreinatu zuen. Honekin arrakasta izugarria lortu zuen eta autorearen ezaugarri hoberenak argi gelditzen dira: melodiaren edertasuna, pertsonaien musika karakterizazioen zehaztasuna eta egoera dramatiko eta orkestraren erabilera bikaina, emaitzak beti eleganteak direlarik. Garai honetakoak dira Espainiako hezkuntza sistema kritikatzen duten artikulu teorikoak, zarzuela luzeak idazten dituen modu berean. 1855ean bere maisulana konsideratzen den lana idazten du: Marina, 1871an opera bihurtu zena. Hala ere, bere musika ekoizpena ikusleen gustuetara egokitu behar izan zuen eta 1866 eta 1871 urteetan zenbait izenburu labur Arderius bufoiarentzat ekoiztu.

Guzti hau, Madrileko Kontserbatorioan egiten zuen lanarekin bateratu behar zuen, non 1857tik Konposizioa irakasten zuen eta 1857ko Gloriosa iraultza iritsi zenean bertako zuzendaria zen. Iraultzarako Garcia Gutierrezen Abajo los Borbones ereserkiari musika jarri zion. Hala ere, hasiera batean ukaezinezko babes politikoa eduki arren, batez ere A. Lopez de Ayalaren aldetik, bere lana Borbondarren Berrezarkuntza garaian ere jarraitu zuen bera 1894an hil zen arte. Zuzendaritza honen menpean diapasoi normala hartu zen, talde-instrumentaleko klase bat sortu, irakasleen soldata hobetu, musika liburutegia ireki, areto-antzoki eder bat eraiki zen eta deklamazioko eskolak berreskuratu ziren.

Bere estiloari dagokionez, espainiar konpositore italianoena dela kontsideratzen da, Italiako eraginak Espainiako musika dena hartzen zuen garai batean. Mª Encina Cortizok dioenez, italianismoa musika eta poesiaren arteko harreman estuari dagokio, zarzuelak dramatismoarekin zeuzkan nahiak, itxurakeri eta hanpatasun gehiegirik gabe. Generoaren forma dramatikoak sakondu zituen, perfektu eta poetikoak eginez. Ezin izan zuen oraindik ain gaztea zen generoa berritu, baina orkestra aberastasun baten bidez aberastu zuen, tinbre-konbinazioak sendotu eta egoera dramatikoen birsortzea ordurartekoa baino musika landu eta eleganteagoez jantziz. Eszena gaineko berrogeita hamar lan hauez gain, orkestra, ahots eta pianorako ere konposatu zuen, ahots-musikaren ia aukera guztiak landuz bai instrumentuz lagundurik nahiz instrumentu bakarrarentzat, pianotik biolontxelora eta turutetik fagoteraino doan errepertorio zabal batean.


  • Cortizo, Mª Encina, Emilio Arrieta: de la Ópera a la Zarzuela, ICCMU, Madril, 1998.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.