Literaturakoak

Peru Abarka

Solas hauetan, garaiko baserritarren eta euskararen munduko mintzagai askotarikoak erabiliz, Mogelek euskal hitzen garbitasun, aberastasun eta adierazkortasuna erakutsi nahi du praktikan. Baita baserritarren hizkera jatorra eredugarria dela, euskal hitzak berez deskriptiboak eta adierazkorrak direla eta hitz teknikoetarako greko eta latinetikoen ordez eratorpen edo elkarketa bidez eratutako euskal hitzak aski ditugula.

Peru Abarkak hitz zaharrak gordetzeko eta euskara idatziz lantzeko premia adierazten du. Izan ere, hitz eta lokuzio ugari ez ezik, hitz tekniko ugari biltzen ditu industria, mekanika, anatomia, eta langintzetakoak. Bestalde, bizkaiera lantzeko asmoa berresten du, eta izatez, Mogelek sortu zuen bizkaiera literarioa Añibarrorekin batera.