Abeslariak

Arruabarrena Unanue, Maite

Donostian 1964an jaiotako Mezo-soprano gipuzkoarra.

Jose Luis Ansorena eta Errenteriako Andra Mari abesbatzaren eskutik ekin zion bere musika heziketari. Gero, Donostiako Kontserbatorioan eta Orfeoi Donostiarraren kantu eskolan ikasi zuen. Hortik Italiara jo zuen bere heziketa osatu nahian C. Thiolas maisuarekin. Horrez gain, psikologian lizentziatura lortu zuen. Toti dal Monte-ko Nazioarteko Kantu Lehiaketan (Italia) lehen saria eskuratu zuen.

Opera lantzeaz gain kontzertuak eskaintzen ditu. Hesperion XX eta Kataluniako Capella Reial-arekin batera aritu izan da pieza errenazentistak eta barrokoak eskaintzen.

Operan eskaini dituen lanetan hainbat pertsonai jorratu ditu: La Cenerentola-ko Angelina eta Rossiniren Il barbieri di Siviglia-ko Rosina, Cosi fan tutte-ko Dorabella eta Despina, Le nozze di Figaro-ko Cherubino eta Mozarten Don Giovanni-ko Zerlina, Mozarten La Clemenza di Titto-ko Annio, Monteverdiren L'Orfeo-ko Speranza, Verdiren Falstaff-eko Meg, Offenbachen Les contes d'Hoffmann-eko Nicklausse, Gounoden Faust-eko Siebel, Belliniren I puritani-ko Enrichetta di Francia, Tchaikovskyren Eugeni Oneguin-eko Olga, Mascagniren Caballería rusticana-ko Lola, Verdiren La forza del destino-ko Preziosilla, Haydnen Lo speziale-ko Volpino, Granadosen Goyescas-ko Lola, eta abar.

Espainiako antzoki eta kontzertu areto nagusienetan aritu da, besteak beste, Erret Antzokia, Zarzuelako Antzokia, Bartzelonako Lizeoa, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Santanderreko Jaialdi Jauregia, Sevillako Maestranza, Las Palmaseko Perez Galdos, Malagako Cervantes, Las Palmaseko Cuyas, Bilboko Arriaga Antzokia, Mallorcako Principal, Oviedoko Campoamor, Tenerifeko Guimerá, Iruñeako Gayarre eta Madril, Bartzelona, Valencia, A Coruña, Zaragoza, Leon, Bilbo eta Santiagoko auditoriumetan. Era berean atzerriko aretoetan aritu da, besteak beste, Mexiko hiriko Bellas Artes, Luganoko irratiaren auditoriuma, Comunale di Treviso, Messinako Vittorio Emanuele, Rovigoko Comunale, Paduako "Cesare Pollini"-ren Auditoriuma, Amsterdamgo Concertgebouw, Vienako Konzerthaus, New Yorkeko Lincoln Center, Lisboako Guelbenkian.

Maite Arruabarrenak oso zuzendari ospetsuak izan ditu bere emanaldietan: P. Maag, N. Marriner, A. Zedda, I. Fischer, T. Gulschbsuer, R. Behr, G. Carella, M. Benini, C. Segarici, V. Pablo, M.A. Gómez Martínez, P.Herrevegue, F. Brüggen, D. Lipton, J. Savall, Ros Marbá, G.A. Noseda, eta abar.

Zenbait diskoetxe garrantzitsurentzat grabaketak burutu ditu, esaterako, Astre Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Trito eta Elkar.