Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Baiona-Donostia Euskal Hiria

Baiona-Donostia Euskal Hiria

Baiona-Donostia konurbazioa Atlantikoa Europako erdigunearekin lotzen duen korapiloa da; azken hori garapen komunitarioaren ardatza da. Berez konurbazio bada ere, behar bezalako kudeaketa eskatzen du.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Europaren aldeko diskurtsoak, Eskualdeko Politika Komunitarioak eskualdez haraindiko lankidetzari dagokionez hartu duen mugaz gaindiko norabide agerikoak, eta bi eta hiru aldeko lankidetzarako protokoloek, mugaren bi aldeetako kide instituzionalei defizit hori zuzentzeko eta konurbazio kaotikoa dena Euskal Hiri bilakatzeko parada eskaini die.

Kasu honetan ere asimetriak agerikoak izan dira: Gipuzkoako Foru Aldundia hegoaldeko protagonista instituzionala da zalantzarik gabe, eta haren iparraldeko homonimoa Pirinio Atlantikoetako Departamendua da.

Dena den, lankidetza hori Departamenduak joera horrekiko azaldu duen interesik ezaren ondorioz finkatu da (BAM, Baiona-Angelu-Miarritze Barrutiarekin (gerora aglomerazioa), komunen arteko erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin alderatuz eskumen apalak dituena eta mendekotasunezko finantzaketa duena, Foru Aldundiak ageri duen auto-finantzaketarekin talka egiten duena).

1993ko urtarrilean hiru aldeko protokoloa (Euskadi-Akitania-Nafarroa) sinatu zen. Horri esker, BAM Barrutiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioa gauzatu zen. Hauek dira konurbazioaren berezko guneak: Baiona-Donostia eremuaren hegoaldean, bi habitat, Irun-Hondarribia (iparraldearekin duen lankidetzak berezko dinamika hartuko duelarik) eta Donostiako aglomerazioa, zentzu zabalenean (Pasaia, Hernani, Oiartzun eta Lasarteko Udalak). Iparraldean hiru habitat bereiz daitezke: Nive-Adour zonaldea, 20 komunak osatzen dutena eta BAM delakoaren gunea dena, 170.000 biztanle hartzen dituena; Nivelleko zonaldea, Donibane Lohitzune gune moduan, 35.000 biztanle baino gehiago hartzen dituena; eta Hendaiako zonaldea, 80.000 biztanle baino gehiagorekin.

1995eko Baionako Tratatuaren ostean, bi aldeek EIET izaera juridikoa (GEIE Frantzian eta AEIE Espainian) hartzea adostu zuten, hots, Ekonomia Intereseko Europako Talde gisa. Agentziak proposamenak aurkezten ditu, proiektu handiak txertatzeari muzin eginez. Haren helburua maila guztietan zehaztu eta ezarritako politika publikoetan euskal konurbazioaren ikuspegia barneratzea da.

Euskal Hiriarekin lotutako mugaz gaindiko lankidetzak badu abantaila bat, hau da, politika publikoak finkatzeko ez, baizik eta haiek proposatzeko erakunde bat denez, mugikortasun eta arintasun handiagoa du. Baina, izaera horrek ere badu eragozpen bat. Bere ikerketa-eremua Bilbo eta Bordele artean lekutzen den tamaina erdiko benetako Euro Hiria da. Bertan izaera askotariko jarduerak ikertu eta kudeatu behar dira, esate baterako, azokak, aireportuak, TGV trenaren geltoki bat ezartzeko balizko aukera edota turismoa. Asimetriak, beraz, arazoak ere badakartza. %50eko finantzaketaren arauaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta BAM esparruaren arteko baterako ekimenak egitea zailagoa da, izan ere, bi protagonista horien ahalmen finantzarioa oso ezberdina da.

Francisco Letamendia Belzunce
2009


Images

Our Sponsors