Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Xabier Elorriaga González

Xabier Elorriaga González

Maracaibon, Venezuela, 1944-04-01ean jaiotako euskal aktorea. Bere benetako izena Xabier González Elorriaga da, espainiar Guda Zibiletik erbesteratutakoen semea.


toolbox

  • editions:
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Chilen hezia. Bertan Ingeniaritza eta Merkantzia-Ontziteria ikasketak hasiz, geroago bertan behera utzi zituen. 1969an Euskal Herrira itzuli zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ikasketak hasi zituen, horiek ere utziz. Orduan arte dramatikoarekin bere harremanari hasiera emango dio, Kriselu antzerki taldekide izanez.

Geroztik Bartzelonara doa Kazetaritza ikastera. Ikasketok amaitzean Bellaterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan italiar RAIn egin zuen ikastaro bati esker irakasle lanpostua lortzen du telebistari buruzko klaseak emanez.

Martin Ritten The Great White Hope (1970) filmean estra bezala parte hartu ondoren, Antoni Ribasek urte betean zehar zentsuratuta zegoen La ciutat cremada (1976) filmean protagonista paperez aktore bezala estreinatzeko aukera ematen dio. Film luze horretan egiten duen Josep anarkistaren pertsonaiak 1976ko Aktorerik Hoberenari Zinemagintzarako Idazleen Elkartearen Saria ekarri zion. Une horretatik aurrera ezkerraren kausaz konprometitutako edo José Antonio de la Lomaren Perros callejeros (1977), Jordi Cadenaren La oscura historia de la prima Montse (1977), Jaime Chávarriren A un dios desconocido (1977), -Aktore Hoberenari Zinemagintzarako Idazleen Elkartearen Saria- Euskal Herriko zinean sortuz doan zine hasberriarekin lehen aldiz harremana duen Luis Cortésen Marian (1977), Carlos Sauraren Los ojos vendados (1977), Leopoldo Pomésen Ensalada Baudelaire (1978), Iñaki Núñez Toque de queda (1978) edo Josep Mª Fornen Companys, procés a Catalunya (1978) bezalako gizarte salaketazko filmekin lan egiteko eskariak jasotzen ditu.

80ko hamarkada-hasierak, euskal zine-jaiotzarekin bat etorriz, Elorriagaren ibilbide artistikoan aldirik garrantzitsuena dakar. Izatez, 80ko hamarkadan, Imanol Arias eta Patxi Bisquertekin euskal zinetik sortutako aktorerik garrantzitsuena izan zen. Eta 90eko hamarkadan bere ibilbideak Ariasen proiekziorik lortu ez zuen arren, Bisquertek izandako gainbehera nabarmenik ere ez zuen ezagutu. Aldi berean euskal egoerarekin uztartzen hasi eta Euskadira etorri zen Ikuska (1979) seriearentzako Euskal Telebistari eskainitako laburra eginez. 1980an Fernando Méndez Leiteren El hombre de moda egin zuen. Izenburu hori bere pertsonaiak osatzerakoan zindoa, itxura oneko eta beti eraginkorra zen aktore horren aurrean zabaltzen zen aldi arrakastatsuaren bihozkada zen. Geroago eta euskal zineari lotuago, Elorriagak ETBren bikoizketarako eskola-zuzendaritza onartu zuen, 80ko euskal zinearen hasiera-gune zen Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) filmean paper garrantzitsuetariko baten parte hartuz. 1982an Catalunyara itzuliko da Antoni Ribasekin Victoria! Filmean berriz lanean aritzeko. 1983an Espainiar Telebistako Anillos de Oro seriean Enriqueren papera egiteari esker bere ospearen gailurra lortu zuen. Gainera Euskadiko zinearen ekoizpen nabarmenak izen ziren hurrengo film biotan paper garrantzitsuak izan zituen: La conquista de Albania, Nafarroako Luis infante Jaun etsitakoarena eginez eta La muerte de Mikel, Mikelen anaiarena egin eta Anillos de Oro filmean legez, bere Imanol Arias lagunarekin protagonismoa partekatu. Carlos Suarezen El jardin secreto (1984) filmean protagonista zela, Elorriagak euskaraz idatzitako eleberrien gainean Irati ekoizleak ekoiztutako euskarazko film laburretariko bat, Zergatik panpox (1985) kameraren ostean jarri eta filmatuz, erabateko talentu eta sentiberatasunezko ikaragarrizko zuzendaritza-lanarekin denak harritu zituen. Kasu horretan Arantxa Urretabizkaiaren, aktorearen emaztea benetako bizitzan, izen bereko eleberriari buruzkoa da.

80ko hamarkadako bigarren erditik aurrera Elorriagaren ibilbidea apurka apurka indarra galduz zihoan. 1987an Eusko Jaurlaritza Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena ospatzera zihoan Jose Antonio Zorrillaren Lauaxeta-A los cuatro vientos zine-egitasmoan protagonista izan zen. Elorriagak Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" legez ezaguna, Gernikako hondarrak ikuskatzen zebilela faxistek atxilotu eta geroago fusilatutako gudarien ofiziala zen olerkariarena egin zuen. Gidoia, Angel Amigo ekoizlearen ideian oinarritua, Xabier Elorriagak berak, Arantza Urretabizkaia eta Jose Antonio Zorrillarekin batera, idatzi zuen. Filmak edozein kasutan kritika eta publikoaren porrot handia izan zuen. Bere ibilbideak, iraganean zuen dirdira barik baina, aurrera egin zuen Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak-Días de humo (1989), Alejandro Amenábarren Tesis (1996), Cecilia M. Bartoloméren Lejos de Africa (1996), John Malkovich aktore eta zuzendariaren The Dancer Upstairs (2002), Daniela Fejerman e Ines Parísen A mi madre le gustan las mujeres (2002), José María Fornen El general Macià (2006), Diego Fandosen Cosmos (2007), Antonio del Realen La conjura de El Escorial (2008) edo Sebastián Corderoren Rabia (2009) bezalako ekoizkin interesgarrietan lanik izanez. Gainera bere telebista karrerarekin jarraitu zuen. 80ko eta 90eko hamarkadetan Anillos de Oro, Clase media, Para Elisa, Canguros edo Señorío de Larrea bezalako serieetan paper esanguratsuak izan zituen arren, 2000z geroztik Paraíso, El comisario, Hospital Central edo Águila Roja bezalako serietan lankide izan zen. Aipagarria 1998an John Strasbergek zuzendutako William Shakespeareren La tragedia del rey Ricardo III antzerki muntaian Buckinghamen papera egin izana.

Carlos Roldán Larreta
2010


Related news


Images

Our Sponsors