Kontzeptua

Erizaintza

Herriko bizargin, odol-ateratzaile, ministrante eta erizain dametaz hitz egiteak osasun arloko lanbidea den Erizaintzaren beste garai batzuetara eramaten gaitu. XIV. mendeko bizarginetatik gaur egungo erizaintzako profesionaletara asko izan dira eman diren aldaketak.

Gipuzkoa ez zen beste leku gutxi gorabehera hurbiletan gertatzen zenaren kanpo geratu, hemen zainketen historia mundukoaren antzekoa izanda. Intuiziozko erizaintzatik, familietako edo komunitateetako nagusietatik ahoz jasotzen zen erizaintzara igaro zen, eta X. eta XV. mendeen artean, lehenengo nobleziagatik, karitateagatik eta maitasunagatik, eta beranduago soldata baten truke, gaixotasunak zituztenen oinarrizko beharrak zaintzen zituzten pertsonak identifikatzen hasi ziren.

XVI. mendean gaixoak zainduko dituzten pertsonak hezitzera eta antolatzera zuzendutako lehen idazlanak aurkituko dira, erditzearekin lotutako guztiari arreta berezia eskaintzen zietenak, eta agian horregatik, jarduera emakumearen munduarekin erlazionatzen zen. Garai honetan egin zen IX. mendetik ordena erlijiosoek egin zuten lanaren osagarri ziren erizainen lehendabiziko aipamena, aurreko kapituluan ikusi dugun moduan. Erizainaren eta erlijioaren arteko erlazio estuak jarduerari zentzu espirituala ematen zion, bokazio baten islada bezala sentimenduak nagusitzen zirelarik. Eginkizun hauetara zuzendutako pertsonala behar bezala prestatzearen beharra, administrazio erlijiosoarekiko izandako ia erabateko mendetasunaren emaitza izan zen, hura baitzen zainketaren kudeaketaren arduraduna, erremedio eraginkorrenak ezagutzen zituena zelako. Erizainak, erlijiosoen laguntzailea izanda, ez zuen bere jakintzak handitzeko aukerarik eta, horregatik, haren lana etxeko lanatzat hartzen zen, balorazio sozialik gabekoa.

XVII. eta XVIII. mendeetan hainbat ordena erlijiosok gaixoen zainketarako prestatutako arauak indarrean jarraitzen zuten eta erizainen jarrera aldaketa, aldiz, ez zen XIX. menderarte emango, beren izaera onari eskuratutako ezagutzak gehitzen zaizkionean.

Bizkaian, Diego Lopez Harokoak Hiribildua fundatu zuenetik eta 1300eko ekainaren 15ean Hiri-gutuna eman zionetik, Erdi Aroko ospitalea Magdalenakoa edo San Lazarokoa zen, eta Joan Santuak Ospitalea XV. mendearen bukaeran sortu zen. Hau 1645eko abenduaren 6ko Erregimen Orokorrean idatzita dago, eta instituzio hauek "Bilbon jaiotakoen eta ondasunik gabeko bizilagun zahar eta txiroen aterpeak" bakarrik zirela ezartzen zen.

Araban, nahiz eta 1167tik eremutarren ospitaleei buruzko datuak egon, kasurik entzutetsuena Gasteizko Santiago Apostoluaren Ospitalea zaintzen zutenena da, "sendaketa ospitalea" bezala zuzentzen zutena, eta 1466tik ezagunak badira ere, seguruenik 1419an ospitalearen fundazioan egon zirenak. 1514an San Jose Ospitaleari buruzko aipamenak ere aurkitzen dira.

Gipuzkoan, 1485etik 1900era, ospitaleen kopurua oso urria zen, zortzi zeuden bakarrik. 1485eko datuen arabera Donostiako harresietatik kanpo, San Martin auzoan, San Lazaro Ospitalea zegoen. 1535etik 1719ra, Santa Katalinako aldirian San Antonio Abad Ospitalea egon zela ezagutzen da. Ondoren, 1787an, aipatutako ospitalea Abuztuak 31 kalera lekualdatu zuten eta 1888an, Manteoko Nafarroako etorbidera. Tolosako Ospitalea 1860an inauguratu zen.

Aipatutako 1855eko eta 1857ko legeen ondorioz, Euskadiko erizaintzaren historiako lehendabiziko elkarte profesionalak sortzen hasi ziren, eta praktikanteak ezagutzera eman zirenean Odol-ateratzaileen Elkarteetan bildu ziren, hauetatik titulazioan bakarrik desberdinduz, 1867an bi urteko ikasketen eta praktiken ostean medikuntza falkutateek emandako oniritzirik gabe jardun ahal izatea debekatu zuten arte.

Bigarren Gerra Karlistan batailoi bakoitzak zirujau odol-ateratzaile bat zeukan, normalean herri bakoitzean Udaletxeak kontratatzen zuen praktikantea izaten zena. Gerra Karlisten iraupen luzearean ondorioz, honi buruzko dokumentazio gehien Gerrako Ministerioan dago, hura baitzen batailoi bakoitzeko odol-ateratzaileak izendatzen zituena.

1904an praktikanteen eta erizainen ikasketak arautu ziren eta bi urte geroago Victoria Eugenia erregina Espainiara heltzea oso garrantzitsua izan zen, izan ere, hark Nightingaleren filosofia ekarri zuen eta berehala Gurutze Gorriko Gizonen Saila erreginak fundatutako Emakumeen Sailarekin osatuko zen.

1915ean Rubio doktorearen "Praktikanteen Buletina" eta erizain erlijiosoen aitorpen legala argitaratu zen.

1917an Euskal Herriko Praktikanteen Elkargoen Federazioa jaio zen. Bilera 1918ko irailaren 24an burutu zen, Iglesias jauna presidente eta Martinez de Pinillos, Elkargo anfitrioiaren lehendakaria, presidenteorde zirelarik, eta iparraldeko sei elkargoen (Araba, Gipuzkoa, Logroño, Nafarroa, Santander eta Bizkaia) ordezkariez gain, Monfledo jauna ere, Logroñoko Osasun Ikuskatzaile Probintziala, joan zen, aho batez honako erabaki hauek hartuz:

  • Profesioaren duintasunaren alde lan egitea
  • "La Unión de Practicantes del Norte de España" sortzea
  • Derrigorrez elkargoaren kide izatea
  • Legeak agintzen dituen lanpostu guztiak betetzea exijitzea
  • Intrusismoa jazartzea
  • Erditzeetan laguntzeko zeuden murrizketak bertan behera uztea eskatzea
  • Espainiako Elkargo guztiei "El Cuerpo de Practicantes Españoles" sortzea proposatzea

1918an Espainiako Iparraldeko Praktikanteen Elkartea (Araba, Gipuzkoa, Logroño, Nafarroa, Santander eta Bizkaia) jaio zen. Eta 1921an Praktikanteen Federazio Nazionala sortu zen.

1927an "Erizain ofiziala" sortu zen eta bi urte geroago, 1929an, jardun ahal izateko derrigorrez elkargo baten kide izan behar zela ezarri zuten, ikuspegi sanitarioa orokorrean eta bereziki erizaintzarena nabarmen aldatuz. 1928an emaginak Praktikanteen Elkargoan sartu ziren.

1936ko gertaerek herrialdean egunero aurkezten ziren behar guztiei aurre egiteko gai ez zen egitura mediku-sanitarioa erakutsi zuten. Edonon ospitaleak sortu behar ziren eta existitzen zirenak gaixoak eta zaurituak hartu ahal izateko gutxieneko langileekin hornitu behar ziren. Komentu batzuk ospitale militar bihurtu ziren, helburu horretara prestatu ziren ordenak asko izanda: San Vicente de Pauleko Karitatearen Alabak, Santa Anako Karitatearen Alabak, San Joseren Arrebak, Karitateko Karmelitak, Irakaskuntzaren Amak, Mesedetako Arrebak, Kontsolamenduaren Arrebak, Jesusen Bihotzaren Amak, Ama Irlandarrak, Andre Mariaren Mirabeak, Jesusen Mirabeak, Ama Klaratarrak, Gurutzearen Arrebatxoak, Txiroen Arrebatxoak....

Ospitaleetan lan egiten zuten emakumeak asko zirela ikusita, eta maiztasun gehiegirekin zuten ezagutza bakarra borondate ona zela ikusita, ikastaroak antolatu zituzten, eta, horrela, Osasun-militarreko 5.506 Dama laguntzaile sortu ziren 116 ikastaroen bitartez, eta Estatu Nagusiak 1938ko maiatzean Dama laguntzaileak identifikatzeko dokumentua sortu zuen, gerra zibila bukatu zenean erizainen eta laguntzaileen artean 12.307 titulu egonda.

1937an Euskadiko Gurutze Gorria sortu zen Euskadiko behin-behineko Gobernuko Dekretuan agindutakoaren arabera. Honetan kanpainan, zorigaitzetan eta ezbehar publikoetan zauritutakoen laguntzarako Elkartea izenarekin ageri zen.

1940an "Michelin" eta "Cementos Rezola" enpresak izan ziren langileen artean praktikante bat izaten lehenak. 1942an Gaixotasunaren Derrigorrezko Asegurua sortu zen. Eta 1944an Osasun Laguntzaileen Elkargo Ofizialak sortu ziren, Praktikante, Erizain eta Emaginentzat Atal independienteak izanda. Egoitza Pedro Egañan.

1953. urtean Emagin, Praktikante eta Erizain titulu profesionalak Osasun Laguntzaile Teknikoa (OLT) Tituluan bildu ziren. 1954an eta Gobernazioaren Ministerioaren martxoaren 20ko Aginduaren bitartez, Osasun Laguntzaileen Kontseilu Nazionala onartu zen. Urte berean eta uztailaren 30eko Aginduaren bitartez, Osasun Laguntzaileen behin behineko Elkargoen estatutuak onartzen dira, hiru ataletan banatzen direnak: Praktikanteak, Emaginak eta Erizainak. 1955ean Gipuzkoako Emaginen Elkargoa sortu zen.

1958an eta urtarrilaren 13ko Aginduaren bitartez, Osasun Laguntzaile Teknikoak derrigorrean elkargoko kide egin behar izan ziren, Praktikanteen Sailean gizonezko OLTak, Erizainen Sailean emakumezko OLTak eta Emaginen Sailean laguntza obstetrikoan espezializatutako emakumezko OLTak. 1977ko apirilaren 1ean Praktikanteen, Erizainen eta Emaginen Elkargoak batu ziren. 1978ko urriaren 10ean, Osasun Laguntzaile Teknikoen Elkargoaren Estatutuak argitaratu ziren, ekainaren 29ko 1856/1978 Errege-Dekretuaren bitartez. 1978an ere, Elkargo bateratuaren lehendabiziko hauteskunde demokratikoak egin ziren, eta 1983an Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun-mapa publikatu zen, Euskadiko osasunaren lurralde-antolaketarekin batera.

1979an eta Errege-Dekretuaren bitartez, Osasun Laguntzaile Teknikoen (OLT) Eskola, Erizaintzako Unibertsitate Eskola bihurtzea onartu zen.

1997ko azaroaren 21ean, Donostiako erizaintza irakaskuntza-unitatea, gaur egungo Donostiako Erizaintzako Diplomatuen Eskola - Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco, bihurtuko zen.

Era berean, farmaziako praktikanteak, ospitaleko praktikanteak, bizarginak, kirurgia txikiko praktikanteak eta pabilioi kutsakorren erizainak izan ziren.

Zer da erizaintza?

ENKren posizio deklarazioa, 1998an hartua eta 2004an berrikusia

"Erizaintzaren jarduera esparrua ez da eginkizun, funtzio edo erantzunkizun batzuetara mugatzen, zuzeneko zainketen zerbitzua eta haren emaitzen ebaluazioa, gaixoen eta osasunaren defentsa, ikuskapena eta besteetan delegatzea, zuzendaritza, kudeaketa, irakaskuntza, ikerketak egitea eta osasunaren arretari zuzendutako sistementzako osasun-politikak eratzea ere, erizaintzaren eginkizunak dira. Gainera, jarduera esparrua dinamikoa denez eta osasunaren beharrei, jakintzaren garapenari eta aurrerapen teknologikoei erantzuten dionez, aldizkako azterketak egitea beharrezkoa da, gaur egungo osasunaren beharrekin koherentea izaten jarraitzen duela ikusteko, osasunaren emaitza hobeagoen mesedetan".(Itzulpen moldatua gazteleratik)