Kontzeptua

Erizaintza

Zainketa gizateriaren sorreratik existitzen den jarduera da, eta harengan leku eta historiako momentu bakoitzeko egoera soziokulturalek eragina dute. Testuinguru soziokultural horren barruan, sinismenak, eta horien barruan erlijioa, momentu bakoitzean gaixotasunari buruz zuten iritzi nagusiarekin batera, zainketaren garapena aztertzeko erabakigarriak izango dira.

Zainketen profesionalizazioaren hasiera Erdi Aroan koka dezakegu. Garai honetan ospitaleak edo instituzio itxiak eraikitzen hasi ziren elizen zein katedralen inguruetan edo horien hegal batean, Elizak salbamenaren bide bezala hainbeste aldarrikatutako karitatea nobleek eta aberatsek gauzatzeari esker eraikiak. Instituzio hauek, garaiko gizarteko pertsona behartsuenak zaintzera zuzenduak, garrantzi handia izan zuten Europa astindu zuten izurriteetan. Erakunde hauek zituzten gabetasun zenbatezinei, elikadura ezegokiaren ondorioz ordurarte ezezagunak ziren gaixotasunak, gabetasunaren ondorioa zirenak, gehitu behar zaizkie, parasitoek eragindako larruazaleko gaixotasunekin batera. Zentru hauetan zainketak hainbat ordenako erlijiosoek egiten zituzten, oraindik ere etxeko zainketak nagusiki emakumeak egiten zituela ahaztu gabe. Horrela, K.o. III. mendean, San Basiliok, Zesareako gotzainak, pertsona gaixoei eta babesgabeei laguntza emateko ospitaleak eraikiko zituen ordena bat sortu zuen. VI. mendean San Benitoren Erregelak Europan ordena erlijiosoen garapena behin betiko ezarriko zuen.

Erdi Aroko ospitaleek lau motako erakundeak barne hartu zituzten, legenardundegiak; txiroentzako babes-etxeak eta ospizioak; aterpetxeak eta gaixo behartsuen zainketara zuzendutako instituzioak. Guztiak elizetatik eta ibaietatik hurbil kokatzen ziren. Geroago gremioek ere ospitaleak eraiki eta mantendu zituzten. Zainketaren ardura ospitaleen zerbitzura zeuden hainbat ordenako serorek eta instituzioaren zerbitzura zeuden langileek zeukaten.

Behe Erdi Aroan, elikagaien gabeziaren ondorioz miseriak eta goseteak ohikoak zirenean, biztanleria Europa astindu zuten izurriteen menpe egon zen. Erromesaldiak hasi ziren Jerusalemera, Lur Santura, eta Konpostelara, eta bidean milaka erromes hil ziren. Ospitale eta erizain gehiago behar ziren erromesak hartzeko. Elizak ospitale berrien eraiketa sustatu zuen, une egokian bildutako diruari esker mantentzen zirenak. Orduan, erizaintzari loturiko ordena militarrak sortu ziren, erromes gaixoak zaintzeko. Azken hauek Lur Santuko gurutzaden ondorioz sortu ziren. Ez dago erizain-gudari hauek egiten zuten lanari buruzko informazio askorik, baina ospitale handiak eraiki eta hornitu zituztela eta beraiek, zaldunek, gaixoak zaintzen zituztela ageri da.

Horrela, lehen ordena militarrak sortu ziren, Jerusalemgo San Joaneko Zaldun abegitsuak; Zaldun Teutoiak; Maltako Ordena, San Lazaroren Zaldunak eta Hilobi Santuko Zaldunak, tenplario famatuak. Ordena militar erlijiosoen hazkundea Espainiara ere heldu zen, eta Calatravaren Ordena, Montesakoa edo Santiagoko Zaldunena sortu ziren.

Hauek dira ezagutzen diren lehen ospitaleak: Lyongo Dieu Hotela (Frantzia, 542. urtea); Pariseko Dieu Hotela (Frantzia, 650. urtea); eta Erromako Espiritu Santuaren Hotela (Italia, 717. urtea). Espainian ezagutzen den lehena Meridako Ospitalea da, Hiriko Gotzainak fundatua.

Hispanian Godoen Monarkiarekin, bisigodoak errege zirela, V. eta VIII. mendeen artean, "Fuero Juzgo o Libro de los Jueces" agertu zen, eta liburu honetan gure arbasoen, "odol-ateratzaileen", izena agertzen da. XIII. mendean Gaztelako Erresuman, Alfontso X. a Jakitunaren "Zazpi partidetan" alfajemes izenarekin agertzen dira, arrunki bizarginak ere deituak; bizarra moztu eta odola atera behar zuten leku jakin batzuetan, ez enparantzetan edo kaleetan.

Gure arbasoak gremioak eta kofradiak sortzen hasi ziren, eta, horren ondorioz, profesional liberalen hazkunde garrantzitsua eman zen, gure lanbidean gertatu bezala.

XIV. mendean Bizardunen eta Zirujauen lehen Kofradiak, San Kosme eta San Damian Zaindari Santuen babespean sortu zirela idatzia dago. Kofradia hauek erlijiosoak eta ongileak ziren, baina beren estatutuetan jarduera profesionalari buruzko arauak ematen ziren, zirujau-bizargin lanetan aritu ahal izateko kofradiako bi zirujauk azterketa egin behar zietelako.

Ikusten dugu Talde, Gremio, Elkarte, eta abarrek, "zaintzea" bakarrik ez dela, baizik eta zaintzen jakin behar dela konturatzen hasten direla, horregatik, taldeetan antolatzen dira, eta, lehen esaten genuen bezala, kofradia bateko kidea izateko azterketa bat gainditu behar zuten eta aztertuak izan behar ziren. Gauzak jakiteaz gain, ikasi ere egin behar dela konturatu ziren.

Esaterako, 1310ean Valentziako Bizargileen eta Zirujauen Kofradian hautagaiei egiten zieten azterketak bi atal zituen, teorikoa eta praktikoa. 1408an Bartzelonako San Kosmeren eta San Damianen Zirujauen eta Bizargileen Kofradia Profesionalean egiten zituzten azterketak Valentziakoekin antza handia zutela ageri da.

Madrilen 1385. urtean 11 ospitaleak bakarrean bildu ziren, "Hospital General"-ean, bi etxeetan bananduta zegoena: bat kutsakorrentzat eta bestea ez-kutsakorrentzat. 1524an Karlos V.ak "errege ospitaleak" ezarri zituen eta horietan pertsonalaren eginkizunak eta zereginak zehazten ziren, erizain nagusiarena eta erizain laguntzailearena, esaterako. Osasun laguntza kofradietan, gremioetan eta ermandadeetan ere ematen zen.

Ogibidean jarduteko gaitasuna errege-erreginek, Fernando jaunak eta Isabel andreak, 1500eko apirilaren 9an Segovian emandako Errege Pragmatikan bilduta geratu zen:

"Mandamos, que los Barberos y Examinadores mayores, de aquí adelante, no consientan ni den lugar que ningún barbero, ni otra persona alguna, pueda poner tienda para sajar ni sangrar, ni echar sanguijuelas, ni ventosas, ni sacar dientes ni muelas, sin ser examinado primeramente por los dichos maestros Barberos mayores personalmente, sopena que cualquiera que usase de las cosas susodichas o de cualquiera de ellas sin ser examinado, como dicho es, sea inhábil perpetuamente para usar dicho oficio, y más pague dos mil maravedís de pena para la nuestra Cámara, etc..."

Gure arbasoek ikasten zutena badakigu, horrela 1541ean "Libro del arte de las comadres y del regimiento de las preñadas y paridas y de los niños" ikasliburua zeukaten; 1583an "Tratado de la utilidad de la venae festionisin"; urte berean "Tratado de la utilidad de la sangría"; 1604an "Prematica por la que se da la orden en el examen de los Cirujanos Romancistas"; 1617an "Instruccion de enfermeros y consuelo a los afligidos enfermos. Y verdadera practica de como se han de aplicar los remedios que ordenan los médicos. Muy necesario para que los enfermos sean bien curados y prouechosa a los practicantes de Medicina"; etab...

Filipe V.aren Errege Zedula baten bitartez, 1711ko urtarrilaren 29an, Odol-ateratzaileen Klasea sortu zen, gaixoen sendaketan lanean ari ziren zientziako hainbat adarretan talde bakarra osatzen zuten ogibideen eta profesionalen koordinaketarako lehen pausoa izanda.

1843an "sendatzearen arteko medikuntzako eta kirurgiako laguntzaile praktikoak" onartu ziren eta 1846an ospitaleko laguntzaileak edo "ministranteak".

Lege hauek 1857ko irailaren 9ko Errege Aginduagatik, "Ley Moyano" (Claudio Moyano Sustapen ministroagatik) deitutakoagatik, ordezkatuak izan ziren, 1855eko Osasunaren Lege Organikoaren babesean osasun ogibide laguntzaileak arautuz, praktikanteak eta emaginak lanbide batean aritzen zirela onartu zutelarik.

1896an Federico Rubio y Gali doktoreak Hungariako Santa Isabelen Erizaintzako lehen Eskola Sekularra zabaldu zuen.