Literatoak

Elsoko Antso

Apaiz nafarra, Latasan jaioa (Odieta). Penintsulako nafar aldeko euskaraz lehen idazlana idatzi zuen egilea omena da.

Dirudienez, ia bizitza osoa eman zuen Euskal Herrian barrena predikatzen. Kontutan izan behar dugu Trentoko Kontzilioaren ostean Eliza katolikoak erlijio heziketa sustatzeko erabaki hartu zuen protestantismoaren areagotzea ekiditeko.

Testuinguru historiko horretan Elsoko Antsok kristau-ikasbidea idatzi zuen: Doctrina Christiana y pasto espiritual del alma para los que tienen cargo de almas y para todos estados, en Castellano y Vascuence (Iruñea, 1561), Adrian de Anvers-ek argitaratua. Gaur arte ez da liburuxka horren alerik topatu, zenbait idazlanetan aipatzen bada ere, besteak beste, Lope de Isastiren Compendio Historial de Guipuzcoa eta Nicolas Antonio Sevillako bibliofiloaren Bibliotheca Hispana Nova idazlanean, dotrina liburu horren izenburua, data eta argitaratze lekua aipatzen direlarik.