Ingeniariak

Churruca y Brunet, Evaristo de

Ingeniari mutrikuarra. Izu (Oltza), 1841eko urriak 26. - Bilbo, 1917ko apirilak 3.

Evaristo de Churruca, Bilboko kanpoko-portuaren eta errekaren hobekuntza lanak egin eta zuzendu izanari bere gizarte- eta lanbide-ospea zor dion gipuzkoar jatorriko ingeniariak, bere 45 urtetako zerbitzuan zehar izandako esperientzia laburbiltzera zetorren bere memoria baten "por haber podido contribuir, en mi modesta esfera, a la mejora de este puerto y a la prosperidad de Bilbao y de la comarca" zela eta bere poza agertarazten zuen.



Euskal Herriaren historian zehar, ingeniaritza lan batek arinago gutxitan aldatu izan du hainbeste -onerako, egia da-, zerbitzatu duen hurbileneko gizartearen fisonomia baina, batez ere ekonomia. Leinu ospetsu baten ondokoa (bere ahaideen artean Antonio Gaztañeta almirantearen eta bere Cosme Damian Churruca osaba-aitona itsasgizona dira), magistratuaren semea, Evaristo, Oltza bailarako Izu herritxoan jaio zen, bere sendia bi urte zituela Mutrikura, bertako kide zen leinu kaparearen jaioterrira, aldatu zen arren. Mutrikuko bere gaztarotik euskararen ezagutza sakona jaso zuen, gerora egindako etimologia eta filologia saiakeretatik eratorri daitekeenez euskaltzale bikain bat sortuz.

Ekimenak baino oldozmenak gehiago nabarmendu zituen bere ahaideak (itsasgizonek ere euren zientzia-gaitasunagatik nabarmentzen ziren) eta, agian horregatik, Bergarako Errege Seminarioan sartu zuten. Bertan ikasi zituen -1852tik 1856ra- matematika eta natura-zientziak, bere zaletasun goiztiarrak, baina bere ingeniari-zaletasuna ere bertan iratzartu omen zen: Madrilgo Bide, Ubide eta Portuen Ingeniari Eskolan sartu ahal izateko derrigorrezkoa zen matematika heziketa sendo bat izatea, berori izanez gerora berea izango zen karrera bakarra.

1863an behin bere ikasketak bikaintasunez amaitu ondoren, Evaristo Murtziara bidali zuten, lurralde horretako itsasargi eta itsas portuen zerbitzura eta bertan, besteak beste Cabo de Palos eta Porman-eko itsasargiak eraiki zituen. Murtziatik Jucar ibaiaren uholdeak ikertzeko eratutako batzorde bateko kide bezala, 1865ean, Valenciara aldatu zen; eta handik, 1866an, Hidrologia Barrutietara atxikitako ingeniari bezala, Bizkaira. Lurralde honetan Puerto Rico-ra joan aurretik eman zituen sei hilabete urriak Gernikako ibaia bideratze lanetan eman zituen baina in situ eta in mente bere bizitza guztirako lana izatera iritsiko zena ere ezagutze modurik izan zuen: Bilboko ibaiaren zaintza.

1866ko azaroaren 24an Evaristo gazteak goi-aginduz, Bizkaia utzi zuen Puerto Rico-n portua eta lanetan esperientzia baliogarria erakarriko zion sei urtetako egotaldiari hasiera emanez. Ekialdeko Barrutiko arduradun bezala bere lan sarituenetariko bat zen San Juan Portuaren hobekuntza egin zuen, badiako hidrografia-planoa jasotzearekiko lan ikaragarri zehatza ekarri zuena. Lanak sortarazi zuen interesaren adierazgarri espainiar gobernuak, Evaristo 1869an, Isabel la Catolica-ren zenbakidun Enkomiendaz saritu izanak ematen digu; hurrengo urtean, Irlako Herrilanen ikuskatzaile nagusi izendatua izan zen. Bere lanen artean aipatu ditzakegunak: Bayamon, Cagua eta Mayagüez-eko zubiak; Guayama eta Humacao-ko elizak, lurrikara gogorrek suntsituak (1868); Irlako telegrafia-sarearen ezarpena; eta Ponce-ko sailaren soro ureztatuaren erregularizazioa.

1873. urtean saritutako gazteak bere borondatez Irla uzten du, Estatu Batuak -bertan ikasketak eginaz- eta Madril --1874ko abendutik 1877ko urrira arte trenbide- eta errepide-sailean-- tartean zituen etorrerako bidai luze bati hasiera emanez. Hamabi urte geroago, Portuko Lan-Batzordearen lehenbiziko eta zuzendari berri bezala zetorren Bilbora, eta behingoan Bilboko ibaia hain ibilgarriago, nabigagarriago egin zezan ingeniaritza-egitasmo bat egin zitekeen jakitera zuzendutako ikerketa jakin batzuei hasiera eman zien.

Eta, egia esan ibaiaren baldintzak eta Portugaleteko barra nahikoa deitoragarriak ziren; ibaiak Elorrietan bihurgune itxi bat egiten zuen -luzera laburdun ontzientzako bakarrik egokia- eta eremu batzuetan hondo jasoduna zen eta ondorioz ontziak Bilbotik kilometro batzuetara fondeatu eta gaikiak gabarretan garraiatu behar izatera zekarren, guztia garestituz. Ibaiaren bokala, bere aldetik, txarrenetarikoa zen: hondar-banku zabal batez eratu eta -itsasbeheran- ea metrodun sakoneraz, nabigazioa ekaitzaldietan oztopatuta -eragotzita ez esatearren- aurkitzen zen. Industria- eta merkataritza-hedapen garaian, siderurgia-industriak ikaragarrizko itxaropenak sortarazten zituen une baten, eta, -berezitasunez budin-meategietara edo -tatik-, aldi berean mineral-garraioa behar zuen garai baten, ibaiaren baldintzak eta bere barra, zalantzarik gabe, kaltegarriak ziren komertzioarentzako eta bizkaitar industriagintzarendako.

Churrucak lana beregan hartu zuen. 1878an XV. mendetik aurrera Ibaian zer egin zenaz artxibategietan ikertzea ezinbesteko neurria zenari buruzko burutapena begitandu zitzaion; ibilguaren gabeziarik garrantzitsuenak ibaia bideratzearekiko lanei zegozkien historian aurki zitekeela otu zitzaion. " Ibai nabigagarria " lortu zitekeen, egia da, baina lan ikaragarria zen, dragatze, bideratze eta nasa eta kai-muturren eraikitzearena. Aipatutako gabeziak konpontzen badira eta amarratzerako boiak, garabiak etab. ezartzen badira, sakontasunean eta irisgarritasunean irabaziko da, eta ondorioa trafikoaren gehikuntza izango da. 1880an gobernuak onartua izan zen egitasmoa zazpi urteren buruan amaituta gelditu zen. Ondorioak berehalakoak izan ziren: portuko trafikoa laukoiztu egin zen (1897rako), fleteak ikaragarri murriztu ziren eta Bilbo (mendearen amaierarako) Barcelonaren ostean Erresumako komertzio-porturik garrantzitsuena bilakatu zen.

Ibaiaren lanen eraikuntza aldian zehar -behingoena eta premiazkoena - Churrucak Bizkaiko Golkoko itsasertza ainguralekutzat baliagarri izan zedin Abran ikaragarrizko kanpo-portu bat egiteko lanari isilean ekin zion. Burutapena ez zen original, ezta aurrendaria ere, baina, egitekotan transatlantiko eta ontzi handiek merkataritza eragiketak egin ahal izateko balio izango luke ibaian sartu-irtenak egiteko mareen pentzura egon beharrik eduki gabe; bestalde babes-portu bezala ere balioko luke. Churrucak plano eta egitasmoak prestatu zituen Lan-Batzordean onartze asmoz.

Ea berehala, bere lanarentzako laguntzak eskuratzen hasi zen, Bilboko Udalak, Bizkaiko Aldundiak eta Erresumak (honek 250.000 pezeta urtero 12 urtetan zehar eman zituen) diruz lagundua izan zen, euskal ingeniaritzaren lan ikaragarrietariko bat eta Churrucaren lanik gorena. Lanek sortarazi zuten ikusminaren tamaina izateko olatu-hormako lehendabiziko harria 1888ko irailaren 21ean Sustapenerako Ministroak eta azkena, 1902ko irailaren 8an Alfonso XIII.ak ezarri zituzten. Jaso zituen kondekorazioen artean frantziar gobernuak emandako Ohorezko Legioaren Ofizial izendapena eta Carlos III.-aren Gurutze Nagusia azpimarratu ditzakegu.

Parisko Zientzien Akademia ospetsuan 1886ko ekainaren 21eko batzarrean Bouquet de la Grye ingeniariak argitasun handiz, aitorpen bezala, Churrucak egindako lanen balioa adieraziz iritzia agertu eta Senegal erreka bideratzerako nolako egokitasuna zutenarekiko lekukotasuna dago. Merezi du adierazitako aipamen hori hitzez hitz jasotzea:

"Los trabajos ejecutados tan hábilmente por los Ingenieros españoles frente a Bilbao, son la prueba de las leyes que regulan estos movimientos de las arenas y garantizan el éxito del sistema para obtener la mejora de la embocadura del Senegal y facilitar el acceso de los buques a San Luis."

Beste testu bat, hau egunkarian agertua, kanpo-portuko lanen xehetasun eta jatorriarekiko datu interesgarriak zekartzan "Le réveil de l?Espagne- Le Port de Bilbao" artikulua izan zen, Maurice Caradec-ek Brest-eko La Dépêche egunkarian 1903ko martiaren 20an argitaratua. Besteak beste hauxe zioan:

"El acceso no podrá mejorarse de manera definitiva si no es mediante la construcción de un puerto exterior. Desde hacía mucho tiempo se habían elaborado numerosos proyectos. Churruca trazó el plan definitivo, basándose en los trabajos del puerto vecino francés de Saint-Jean-de-Luz. Los trabajos fueron adjudicados en 1888 a la Sociedad francesa Coiseau, Couvreux et Allard.... La ejecución de esta obra gigantesca costó cerca de cuarenta millones de pesetas y catorce años de esfuerzo."

Lanon bitartez eta geroago egingo zituen Bilboko nasaren hobekuntzarako beste egitasmo batzuekin, Churruca-k merkantzien garraioaren ekidinezinezko (Churrucaren fedea ikusiz askoren ustez teknikoki ekidinezina) eta onuragarria zen gehikuntza ekarri zuen lehen mailako merkataritza-nasa baten sorkuntzan ekarpen handia egin zuen. Horrekin, zalantzarik gabe, siderurgia-industriaren eta Nerbioiko ontzitegien hedakuntza etorri zen. Eta horrekin, bilbotar gizarteak bai bizitzan zehar (1908) eta baita hil ostean ere omenaldi sentibera eta jendetsua eskaini zion. Areetan 1939an eraikitako oroigarri batek Mutrikuko lehen kondearen oroitzapena ohoratzen du.