Auñamendi Eusko Entziklopedia
Bernardo Estornés Lasa Fondoa

Buscador

Hasiera > Enciclopedia Auñamendi > Adolfo Areizaga

Adolfo Areizaga


tresnak

Eskultorea. 1850ean jaio zen Bilbon eta 1918an zendu zen. Madrilen Bellverren gidaritzapean ikasketak burutu ostean Erroman egon zen.

1878an marmolezko busto bat egin zuen Madrileko erakusketarako. Urte berekoak dira Portugaleteko eskulturak, lau urtaroak islatzekoak, bizitzako aro ezberdinenak sinbolizatzen dituztenak gizonezko bi irudirekin eta emakumezko beste bi irudirekin. Eskultura horiek balio handikoak dira ikuspegi etnografikotik so eskulturetan agertzen diren tokiko janzkerak direla eta. Bereak dira, halaber, Kalagorriko plaza baterako egindako estatua alegorikoa eta Tomas Jose de Epalza eta haren emaztearen bustoak, Bilboko Erruki-etxean daudenak.

Madrileko Paseo del Pradon kokatutako Espainiako Bankuaren eraikinean Carrarako marmolezko eskailera itzela egin zuen, haren eraberritzean lan egin zuten arkitektoek diseinatua.

Berea da, halaber, Butroeko gazteluko dekorazio eskulturazkoa. Eraikina Cubaseko Markesaren plana izan zen eta Nicomedes de Eguiluz aritu zen obra-maisu gisa.

Auñamendi Eusko Entziklopedia
2016