Literatoak

Campion Jaime-Bon, Arturo

Donostian hil zen 1937ko abuztuaren 18an uda bertan igarotzen ari zela. Gerra lehertu zenean itsu zegoen baina erabat buru-argi.

"El Diario de Navarra" egunkarian argitaratutako komunikatu baten ondorioz hainbat zurrumurru sortu ziren azken egunetan Altxamendura batu zela esaten zutenak. Baieztapen hori, ordea, Bernardo Estornek ezeztatu egin zuen, Campion bisitatu eta harekin egon baitzen zorigaiztoko egun haietan. Honatx Estornesek bere Memorietan barneratzen duen kontakizuna (Memorias. Recuerdos y andanzas de casi un siglo, Auñamendi, Donostia, 143-144. zenbakia (1996), 163-165):

ARTURO CAMPION JAUNA: OROIMEN ETA OHORE.

"Berriki lehertu den gerraren ondorioz Arturo Campion jaunari militante euskaldun modura jorratu duen bizitza luzearekin inolaz ere bat ez datorren jarrera leporatu zaio. Horien artean Diario de Navarrak 1936ko irailaren 14an jaso zuen gutuna nabarmendu behar da, duen garrantzia aintzat hartuta. Honakoa esaten du:

Donostia, 1936ko irailak 14.

Atsegin handiz ohartarazten dut, hiri hau gorrien zapalkuntzatik askatu ostean, euskal abertzaletasunaren jokabide justifikaezinaren aurkako nire protesta irmoaz bat, Burgosko Batzorde Nazionalerako nire atxikipen hauskaitza adierazi nahi dut. Arturo Campion.

Baina kasualitate hutsez, gutun hori iritsi baino egun batzuk lehenago, frankistak hiria hartu eta hurrengo egunez, Campionen senitarteko batek telefonoz deitu zidan premia biziko gai baten inguruan hitz egiteko. Orduan, ni Zarautzen nengoen eta berehala Donostiara abiatu eta Arturo jaunaren etxean agertu nintzen. Bidean tiro batzuk entzun nituen. Trenbidea gurutzatu eta "Emilia Enea" etxe ezagunera abiatu nintzen, Ategorrietan. Leihotik ikurriña bat kulunkatzen zen eta une tragiko horietan, nolabaiteko segurtasuna ematen zuen, hein batean.

Vilaren alargunak egin zidan harrera, bere gizona kalean erail zuten adin txikiko seme abtekin batera. Krimen zitala. Loiolako kuartelek etsi egin zuten eta tartean ziren Arturoren bi iloba, gogoak iruzur egiten ez badit. Haien bizia arriskua zegoen eta zerbait egin beharra zegoen. Erraz irudika daiteke egoera mingarri hura. Alargunak, ikarati, negar zotinka behin eta berriz esaten zuen bere gizona ez zegoela ezertan sartuta. Leiho edo teilaturen batetik tirokatzen harrapatu izana leporatzen zioten.

Bertan zegoen beste pertsona Arturo jauna zen. Aspaldidanik itsu zegoen, osasun egoera eskasa zuen, diabetikoa zen, ahots urratua zuen, eta, gauza guztien gainetik, ia ehun urte zituen.

Iraultzaren aurkako hitz gogorrak errepikatu zituen. Nik hunkiturik entzuten nion. Bizi guztian buru-argi eta kementsu ezagutu nuen Campion, orain, herstura kontrolaezin batean murgiltzen ari zen. Campionek biziki maite zituen bere ilobak eta, bere garaian, literatura-lan sentikorrenetako batzuk eskaini zizkien.

Arturo jauna alarguna zen aspalditik eta ez zuen seme-alabarik. Horregatik, bere senitarteko gertukoenak ziren bere familia.

Nik ez dakit zer gertatu zen 1936ko irailaren 14an, baina pentsa dezaket. Indarkeriak une gogorrak bizi zituen eta gauza txikietan ez zen apalduko indarkeria hori. Propagandaren borrokak goia jo zuen. Nik ez dut inolako aurreiritzirik emango aipatutako komunikatuari buruz. Hala ere, zenbait aipamen egiteko baimena hartuko dut.

Lehenik eta behin, orri hori idazteko presa azpimarratu behar da, hiria hartu eta hurrengo egunez.

Bigarrenik, idazkian erabiltzen den gaia eta idazketa. Prosa hori ez da batere ohikoa Arturo jaunarengan.

"Atsegin handiz" ohartarazten dut. Bai; Arturo jauna atsegintsu zegoen oso. "Hiria" askatu. "Gorrien zapalkuntza". "Nire protesta irmoa". "Jokabide justifikaezina". Eta, batez ere, "Burgosko Batzorde Nazionalerako nire atxikipen hauskaitza". (Itzulpen moldatua gazteleratik)