Kontzeptua

Espainiako Estatua

Are gehiago, Estatuan indarrean den hauteskunde sistema alderdi politiko nagusietako eliteek adostu zuten euren mesedera, 1978ko Konstituzioa onartu aurretik, eta bere horretan mantendu da, ia erreformarik gabe. Konstituzio arauketak eta ekainaren 19ko 5/1985 lege organikoak, hauteskunde erregimen orokorrari buruzkoa (1985.html" target="blank">LOREG), ordezkaritza organo diziplinatu eta bateratuak nahi zituzten, hau da, lurraldean ondo errotutako alderdi handiek kontrolatutakoak.

Lehenengo helburua lortzeko baliagarria da hauteskunde-zerrenden izaera itxia eta blokeatua, hauteskunde prozesu gehienetan ezarri dena, eta baita biltzarren tamaina nahiko txikia ere. Bigarren helburua, zehazki, Kongresuaren kasuan bermatzen da, probintziako gutxieneko ordezkaritzarekin -bi eserleku-, eta D'Hondt arauaren aplikazioarekin, proportzionalen artekoetan gehiengoari balio gehien ematen dion araua. Senatuan joera hori indartu egiten da, probintzia bakoitzeko lau senatari hautatzearekin, berorren populazioa kontuan hartu gabe eta gehiengozko formularen arabera. Bi faktore horiek mesede egin die nazio mailako alderdi politiko moderatu handiei eta baita, neurri txikiagoan izan bada ere, euren erreferentziako lurraldeetan nagusi diren alderdi nazionalista periferikoei ere.

Kongresua Senatua Autonomikoak Udalak EuropakoParlamentua Ordezkarikopurua 350 208 +kopuru aldakorra anitz Populazioarenarabera 54 Hauteskunde-barrutia Probintzia Probintzia Probintzia(Murtzia, Asturias eta Irlak, ez ezik) Udala Espainia, bakarra Hautagai-zerrenda mota Zerrenda itxia eta blokeatua Pertsonala Zerrenda itxia eta blokeatua Zerrenda itxia eta blokeatua 100-250 biztanleko udaletan ez ezik: pertsonala Zerrenda itxia eta blokeatua Boto mota Bakarra Anitza mugatua Bakarra Bakarra Bakarra Legezko muga %3 Ez dago %3/5 %5 Ez dago Hauteskundezkoaraua D'Hondt Gehiengozkoa D'Hondt D'Hondt D'Hondt Irudia 3. Espainiako hauteskunde-sistemaren ezaugarri nagusiak. Iturria: Laiz, C. (2002): Las elecciones y los sistemas electorales. Liburu honetan: Román, P. (coord.) (2002): Sistema político español. 2ª edición. McGraw-hill. Madrid.

Honela, hauteskunde sistema horren kausa eta, aldi berean ondorio den alderdi sistemaren ezaugarri esanguratsuenetakoa bi alderdi nagusi dituen alderdi-aniztasun moderatua da. Berrezarkuntzaren (1874-1923) txandakatzea egokiro islatzen da egungo Alderdi Popular (kontserbadorea) eta Alderdi Sozialistaren (sozialdemokrata) arteko lehia zentripetuan. Bi alderdi hauek oso egoera berezietan baino ez dute gehiengo absolutua lortzen Gorteetan (1982, 2000 urteetan) eta, beraz, beste indar politiko batzuen laguntza behar izaten dute gobernu-egonkortasuna bermatu ahal izateko. PCEren eta, ondorengo Ezker Batuaren aukera komunista ahuldu eta gero, batez ere nazionalismo periferiko kataluniarraren (CIU eta ERC) eta euskaldunaren ((EAJ) partehartzea izan da une zehatz batzuetan behintzat egonkortasun hori bermatu ahal izan duena. Beraz, Espainiako estatuko benetako joko politikoa lauzpabost indar politiko garrantzitsuren arteko elkarrekintza besterik ez da. Garrantzi horrek ez dauka, askotan, horren adinako konpromiso politikorik Espainiako gizartearen aldetik. Alderdien errotze soziala askoz ere ahulagoa da Espainian Europako gainerako herrietan baino eta, ondorioz, alderdi politikoen Estatuarenganako menekotasuna askoz ere handiagoa. Militanteek ordaindu beharreko kuotak nekez dira euren diru sarreren %5 baino altuagoak eta ondorioz, alderdi politikoen finantziazioaren auzia konpondu gabeko arazoa da Espainiako sistema politikoan. Afera honek, alderdien kezka partikularrak gainditu ditu, azken hamarkadotan Estatua astindu duten ustelkeria politikoko kasu larriek erakutsi bezala.

Alderdi politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 lege organiko berriaren ostean, Espainiako sistema politikoaren mugak murriztu egin dira juridikoki, eta trantsizio garaitik legezkoak ziren aukera abertzale ezkertiar muturrekoak legez kanpo gelditu dira. Legez kanporatze honek hankaz gora jarri du Euskal Herriko alderdien sistema, eta 2009ko maiatzean, 2312/es/contenidos/informacion/estatuto_guernica/es_455/estatu_c.html" target="blank">Gernikako Autonomia Estatutua 1979an onartu zenetik lehen aldiz, PSE-EE eta PP-ren arteko akordioan oinarritutako Eusko Jaurlaritza osatu da, Patxi Lopez Lehendakari duela.

Estatu espainiarrean betidanik puri-purian egon izan den beste gai bat, izan ere, botere politikoaren lurralde-banaketari dagokiona da. 1978ko Konstituzioaz geroztik, Espainiako Estatua deszentralizaturiko estatu autonomikoa da. Deszentralizazio politiko hori Espainiako komunitate politikoaren izaera anitzari juridikoki erantzuteko saiakera bat baino ez da. Alde batetik, eta modu eztabaidagarrian bada ere, espainiar nazioaren batasun zatiezin eta ezabaezina aldarrikatzen da, bertan "oinarritzen" baita, 2. artikuluaren arabera, Konstituzioa bera, baina bestetik, nazio hori osatzen duten "nazionalitate eta erregioen autonomiarako eskubidea jasotzen da". Bereizketa honek zuzen-zuzenean garamatza 1978ko Konstituzioak bere egin behar zituen bi erronketara: alde batetik, lurralde-deszentralizazioa eta, bestetik, Estatua osatzen duten nazioen integrazioa.

Konstituzioak kudeatu nahi izango lukeen "batasunaren barruko aniztasuna" ezin da ulertu Espainiako historiara jo barik.