Auñamendi Eusko Entziklopedia
Fondo Bernardo Estornés Lasa

Buscador

Home > Auñamendi > Manuel Chiapuso Hualde

Manuel Chiapuso Hualde


toolbox

  • editions:
    • 2005
  • other languages:
    • ver en castellano
  • escuchar
  • share

Mugimendu errepublikanoen defentsa

1936an, altxamendu militar frankista ofiziala zela, Chiapusok mugimendu errepublikanoaren alde aktiboki parte hartu zuen Donostian. Loiolako kuartel militarrak hartzeko borrokan parte hartu zuen (Donostia), eta baita Gipuzkoako beste borroka batzuetan ere (Aia, San Martzial, Irun). Gipuzkoako Defentsa Batzordeko Lanaren Komisariotzako lehendakariordea izan zen, eta Donostiako Lanaren Konfederazio Nazionalaren idazkaria ere bai, hiria frankisten eskuetan geratu zen arte, 1936ko irailaren 13an. Kargu hori zela medio eta Gerra Zibila bete-betean zegoela, Horizontes y CNT del Norte sortzera lagundu zuen. Chiapusok Agirre lehendakariarekin hitz egin zuen 1937ko maiatzean, Eusko Jaurlaritzan parte hartzearen alde baitzegoen. Konfederazioko beste kide historiko batzuk -Rivera, adibidez- euskal exekutiboari laguntza ematearen aurkakoak ziren, eta bere asmoetan atzera eginarazi zuten. Hori dela eta, CNT ez zen koalizio-gobernuan sartu. Frankistek Bilbo hartu ostean, Chiapuso Bartzelonara joan zen, Iparraldeko CNTaren ordezkari izateko sindikatu libertarioaren Batzorde Nazionalean, eta federazio-ordezkari izan zen Errepublikako Lan Ministerioan. 1939an guda galdu ondoren, Frantziako zenbait kontzentrazio-eremuetan egon zen (hirutan ihes egin zuen). Egoera latza bizi zuen urte haietan, Maria haren emaztearengatik urrun. 1942an Lorient hirian Todt organizazio naziak preso hartu zuen. Aske utzi zutenean, frantses erresistentziara joan zen berriro borroka egitera (Baiona eta Toulosa) Mundu Gerra pil-pilean zegoela.

Naziek porrot egin zutenean, CNT berreraikitzen lagundu zuen. 1944an, Biarritzera joan zen bizitzera, eta Espainia eta Frantzia arteko pasabidea antolatzen lagundu zuen, Espainian indarrez sartzeko asmoz. Sindikatu anarkisten ideiak koherentziaz jarraitzen zituen militantea zen, bertako parte izateak zituen ondorio guztiak onartuta. Hala ere, aldi berean, politikan formalki parte hartzeko prest zegoen, bere kideen joera orokorren eta CNT beraren printzipioen aurka. Kideek errespetatzen zuten, ordea, autoritate intelektual eta moral izugarriak zituelako. Horregatik, 1945eko maiatzean, Iparraldeko Lurralde Batzordeko kide izendatu zuten. Horrez gain, 1945eko azaroan, CNTren ordezkari izendatu zuten Euskal Aholkularitza Kontseiluan, eta erakunde horren behin behineko idazkaria izan zen Aransaez iritsi zen arte. Iparraldeko Lanaren Konfederazio Nazionaleko Lurraldeko Osoko Bilkura egin ostean (Baiona, 1946ko azaroa), lurralde-idazkaria eta Euskal Aholkularitza Kontseiluan CNTren ordezkari izan zen (apirileko eta iraileko bilerak, 1946an). CNTko Azpibatzorde Nazionaleko idazkari administratiboa, Tolosan (Frantzia, 1947-1948). 1948ko urtarril-otsaileko lurraldeko osoko bilkuran Martinez Prietoren proposamenaren alde egin zuen CNTren Batzorde nazionala Frantziara eramateko. Politikagintzari ekin behar ziotela uste zuenez, Chiapusok agiri bat idatzi zuen 1948an, alderdi libertario baten sorrera defendatuz.

Félix Maraña Sánchez
2005


Images

Our Sponsors