Pintoreak

Bilbao, Agustín

1952an Bilbon jaiotako pintore, eskultore eta idazlea.

Informatikan diplomatua Deustuko Unibertsitatean, Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Agustin Bilbaok pintore eta eskultore modura egindako lana idazlearenarekin uztartzen du.

Pintura- eta eskultura-erakusketa bakarkako nahiz kolektibotan parte hartu du hiri hauetan: Plentzia, Getxo, Bilbo, Leioa, Barakaldo, Durango, Gernika, Palermo (Italia), Kolonia (Alemania), Beijing (Txina) eta Bartzelona.

Egundaino, poemak argitaratu ditu maila nazional eta nazioarteko paperezko nahiz formatu digitaleko aldizkari ugaritan. Era berean, poesia integratua kaleratu du Paisajes de Sal izeneko erakusketa kolektiboan, Bilboko Guggenheim Museoan: "Sal en el Alma" (2009). Bestalde, Viento Norte poema-bilduma 2013an kaleratu zen.