Literatoak

Aranzadi Echeverria, Jose Antonio Engracio

Kizkitza, Baso-Jaun.

Donostian jaio zen 1873ko, apirilaren 16an, eta Bilbon hil, 1937ko otsailaren 12an.

Lehen eta bigarren mailako ikasketak Tolosako Eskolapioen eskolan egin zituen, eta Zuzenbidean eta Filosofian eta Letretan lizentziatu egin zen, Salamancako eta Deustuko Unibertsitateetan, hurrenez hurren. Gipuzkoako Foru Aldundiko abokatu ofiziala izan zen, 1907an Bilbora bizitzera joan zen arte. Orduan, etenik gabe idazten hasi zen, eta hainbat artikulu argitaratu zituen euskal politikari eta landarekin, hiriarekin eta soziologiarekin lotutako arazoei buruz. Denbora luzez aritu zen lanean Bilboko Euzkadi egunkarian, eta zuzendari eta gerente karguak bete zituen, 1913tik 1927ra. Egunkari hartan idatzitako artikuluak direla medio, garaiko euskal nazionalismoaren ideologo garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Haren lanik garrantzitsuenak La Casa solar vasca (1932), Nación vasca (1931) eta Ereintza (1935) dira.